176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2023ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Uharte Arakilgo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Uharte Arakilgo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharte Arakilen, 2023ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2311863