176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 643. lurzatian. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 10eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat Sesmako katastroko 4. poligonoko 643. lurzatian (El Juncarillo industrialdea), Multiservicios Ingenor SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Sesman, 2023ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2311813