2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa egituratzailea UE 2.8 unitatean. Hasierako onespena
Noaingo Elortzibarko Udalak, 2023ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, proiektu bat onetsi zuen aldaketa egituratzailea egiteko Noaingo Udal Planean, Noaingo UE 2.8ko 1. poligonoko 237., 651. eta 653. lurzatietan, Construcciones y Obras Victorino Vicente SLk eta Acemos Building Solutions SLk sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. eta 77. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, 9:00etatik 14:00ak arte, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko ditu. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.
Noain Elortzibarren, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2311729