176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Milagroko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Milagroko udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspena egiteko prozesuari ekitea, eta horretarako beharrezkoak diren lanak agintzea Trabajos Catastrales, SAU enpresari.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz ezarritakoari azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, web-orrian (https://milagro.es/) eta Milagroko Udalaren gardentasun atarian (https://milagro.sedelectronica.es/transparency/), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Milagron, 2023ko abuztuaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2311836