176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

3. poligonoko 137. partzelaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Leitzako alkateak, ekainaren 8ko 2023/0222 Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zion 3. poligonoko 137. partzelari buruzko xehetasun-azterketari, Alberto Gonzalez Purroyk idatzitako dokumentuaren arabera.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jartzen da hogei egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik egiten ez bada, dokumentua behin betiko argitaratzeko bidaliko da, hala badagokio.

Leitzan, 2023ko ekainaren 8an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2311662