Iragarkia
176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
574/2023 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, alde batetik, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, eta bestetik, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarteko aldirako deialdia. DDBN identifikazioa: 712482.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, zeinak arauak ezartzen baititu estatu kideek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari dagokionez (NPEaren plan estrategikoak), 55. artikuluan, erlezaintza-sektorean egin beharreko esku-hartze motak jasotzen ditu, bai eta Europar Batasunak esku-hartze horretarako eman dezakeen finantza-laguntza ere, zeinaren helburua baita erlezaintzako produktuen ekoizpen- eta merkaturatze-baldintza orokorrak hobetzeko programa nazionalak prestatzea («erlezaintzako programak»).
Ikuspegi berri horrekin, abiapuntuko egoera zorrotz aztertu ondoren, zeinaren ondorioz identifikatu eta lehenetsi baitira helburu horietako bakoitzari lotutako premiak, Espainiak Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkideari buruzko plan estrategiko nazional bat proposatu du 2023-2027 aldirako. Plan horren helburua da nekazaritza, elikadura eta landa-eremuak modu jasangarrian garatzea, gizartearen elikadura-segurtasuna bermatzeko, sektorearen lehiakortasuna eta landa-ingurune biziak sustatuz. Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 30ean onetsi zuen plan hori.
Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen (ESE) xedea da Espainiako erlezaintza sektorean hautemandako ahuleziak arintzea, lehiakortasun maila handituz, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluan definitutako esku-hartze motak aplikatuta, eta, era berean, Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkideari buruzko 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalaren helburu orokorrak betez, zeinak erregelamendu haren 6. artikuluan ezarri baitziren.
Bestalde, urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuak Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea arautzen du, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategikoaren esparruan. Errege dekretu horren xedea da erlezaintzarako laguntzen araubidea ezartzea Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkideari buruzko 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalaren barruan, eta Europar Batasuneko gainerako araudiarekin bat etorriz.
Aipatutako 906/2022 Errege Dekretuaren 2.1.b) artikuluak xedatzen du ezen, 2023rako salbuespen gisa, erlezaintza-kanpaina 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarte eginen dela.
Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea kudeatzeko administrazio maila egokiena maila autonomikoa da; izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza arloko eskumenak autonomia erkidegoei transferituak daude, eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea aplikatzea NPEari buruzko Plan Estrategiko Nazionalaren barruan.
Arau esparru horrekin bat eginez, bidezkoa da onestea, alde batetik, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, eta bestetik, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarteko aldirako deialdia.
Laguntza hauek baterako finantzaketa duten laguntzak dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluan eta Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 39. artikuluan ezarritakoaren arabera. 906/2022 Errege Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, laguntzak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren, estatuko funtsen eta autonomia erkidegoetako funtsen kontura finantzatuko dira. Zehazki, Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea aplikatzearen kostua Europar Batasunak (NBEUF funtsen bidez) eta Nafarroako Foru Komunitateak erdi bana kofinantzatuko dute.
Merkatuen Erregulaziorako Atalak egindako txostena ikusirik, non proposatzen baita onestea, alde batetik, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, eta bestetik, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarteko aldirako deialdia.
Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea, alde batetik, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, eta bestetik, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarteko aldirako deialdia, ebazpen honen I. eranskinean jaso den bezala.
2. Onestea erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen Nafarroako Foru Komunitateko deialdia 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarteko aldirako, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan.
3. Ebazpen honen II. eta III. eranskinak onestea, laguntzak eskatzeko eredua eta erreferentziako kostuak ezartzen dituztenak.
4. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua onestea, bai eta entitatearen gobernu organoen osaerari eta kargudunen ordainsariei buruzko ereduak ere. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan daude jasota eredu horiek, eta hamaikagarren oinarrian ezarritako esteken bidez eskura daitezke.
5. Deialdi honetarako 75.000,00 euroko gastua baimentzea. Horietatik 37.500,00 euro 2023rako Nafarroako Gastuen Aurrekontuan "Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. NBEUF" izena duen 710001-71200-4700-414212 aurrekontu-partidaren kargura ordainduko dira, eta 37.500 euro NBEUF lerro hauen kargura:
–080202020001370010002000002 lerroa, "1. esku-hartze mota: erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokiak elkarri trukatzeko zerbitzuak, are sareetako lankidetza-jardueren bidez ere".
–080202020002370010001000002 lerroa, "2.1 esku-hartze mota: erlauntzaren inbaditzaileen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, batez ere barroosiaren aurka".
–080202020002370010003000002 lerroa, "2.2 esku-hartze mota: fenomeno klimatiko kaltegarriek eragindako kalteak prebenitzea eta baldintza klimatiko aldakorretara egokitutako kudeaketa-praktiken garapena eta erabilera sustatzea".
–080202020002370010004000002 lerroa, "2.3 esku-hartze mota: Europar Batasuneko erlauntzak birpopulatzea, erleen hazkuntzaren bidez bereziki".
–080202020002370010005000002 lerroa, "2.4 esku-hartze mota: transhumantzia arrazionalizatzea".
–080202020002370010002000002 lerroa, "2.5 esku-hartze mota: aktibo ukigarrietan eta ukiezinetan egindako inbertsioak".
–080202020003370010002000002 lerroa, "3. esku-hartze mota: laborategiei zuzendutako ekintzak erlezaintzako produktuen analisiak egin ditzaten, erleen galera edo produktibitatearen jaitsierak saihesteko, eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantzien analisiak egiteko".
–080202020006370010002000002 lerroa, "6. esku-hartze mota: sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea, merkatua zaintzeko ekintzak eta jarduerak barne, bereziki kontsumitzaileak erlezaintzako produktuen kalitateari buruz sentsibilizatzeko".
–080202020007370010001000002 lerroa, "7. esku-hartze mota: produktuen kalitatea handitzeko ekintzak".
6. Dirulaguntzen deialdia eta bere oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).
7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
8. Ebazpen hau Ekonomia Aferetarako Bulegora igortzea.
9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 10ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
I. ERANSKINA.–ERLEZAINTZAKO PRODUKTUEN EKOIZPENA ETA MERKATURATZEA HOBETZEKO JARDUERAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA 2023KO URTARRILAREN 1ETIK UZTAILAREN 31RA BITARTEKO ALDIRAKO, NEKAZARITZA POLITIKA ERKIDEARI BURUZKO PLAN ESTRATEGIKO NAZIONALEAN JASOTA DAGOEN ERLEZAINTZA SEKTORERAKO ESKU-HARTZEAREN ESPARRUAN. OINARRI ARAUTZAILEAK
Lehenbizikoa.–Xedea eta aplikazio eremua.
Ebazpen honen xedea da, alde batetik, behar diren oinarri arautzaileak ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzetarako, Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Erkideari buruzko 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, eta, bestetik, laguntza horien deialdia onestea 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarteko aldirako.
Bigarrena.–Diruz lagun daitezkeen esku-hartzeak.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, honako helburu hauek dituzten esku-hartzeek jasotzen ahalko dituzte hemen arautzen diren laguntzak:
1.–"Erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokienak elkarri trukatzeko zerbitzuak, are sareetako lankidetza-jardueren bidez ere".
1.1. Teknikariak eta espezialistak zuzenean kontratatzea erlezainei eta erlezainen elkarteetako kideei informazioa eta laguntza emateko, alderdi hauei dagokienez: erlezaintzako osasuna, erlauntzaren erasotzaileen aurkako borroka, laborategiko analisia (erlezaintzako produktuak aztertzeko, erleen galera edo produktibitatearen jaitsiera aztertzeko eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantziak aztertzeko, hala nola pestizidak), hazkuntza eta hautaketa (erreginak haztea barne), ustiategien ingurumen optimizazioa eta, azkenik, aholkularitza orokorra erlezaintza-ekoizpenari eta -kudeaketari buruz, klima aldaketara egokitzearen gaineko maneiu-praktikei buruz eta erlezaintzako produktuak merkaturatzeari buruz. Zerbitzu horien kontratazioa hirugarrenekiko laguntza teknikoen bidez ere egin daiteke. Kontratazio horiek urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuak kostuen moderazioari buruz ezartzen dituen printzipioei eta betebeharrei jarraikiz eginen dira, eta kontratazioaren independentziaren eta gardentasunaren printzipioekin bat. Ez da inola ere emanen ekintza horietarako laguntza zuzenik, beste esku-hartze ildo batzuen xede baitira.
1.2. Prestakuntza ikastaroak eta etengabeko prestakuntza –online prestakuntza barne– antolatzea, egitea eta horietara joatea, batez ere aurreko atalean adierazitako gaiei buruzkoa bada, barne direlarik prestakuntza ikastaroak in situ egiteko bidaiak. Prestakuntza hori erlezainentzat, erlezainen elkarte eta taldeetako espezialistentzat eta teknikarientzat izanen da, bai eta erlezainen elkarte eta taldeen erlezaintza laborategietako langileentzat ere.
1.3. Dibulgazio teknikorako bitartekoak.
1.4. Administrazio langileak kontratatzea erlezaintzaren arloko osasun defentsarako elkarteentzat eta erlezainen elkarteentzat, horren barruan delarik bai horrelako langileen zuzeneko kontratazioa, bai haien zerbitzu espezializatuen kontratazioa hirugarrenen bidez. Gehienez laguntzaile bat erlezaintzaren arloko osasun defentsarako elkarte/erlezainen elkarte bakoitzeko. Ekintza honi lagunduko zaio baldin eta 1.1 ekintzari erantzuteko finantza-beharrak bete badira.
1.5. Erlezaintzaren arloko irakaskuntza arautua ematen duten ikastetxeak sortzea eta/edo hobetzea (indarrean dagoen legeriaren araberako profesionaltasun ziurtagiria).
2.–"Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere, honako hauetara bideratutakoak barne:"
2.1. Erlauntzetako inbaditzaileen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, batez ere barroosiaren aurka.
2.1.1. Barroosiaren aurkako tratamenduak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak, albaitari baten preskripzioaren arabera hautatuak eta aplikatuak1, gehienez 2,5 euro erlauntz bakoitzeko, urtean tratamendu bat egiten bada, eta 5 euro urtero erlauntz bakoitzeko, urtean bi tratamendu egiten badira. Baldin eta erlezainen batek, ekintza hau dela eta, 2022ko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean laguntza jaso badu tratamendu bakarra aplikatu duelako, deialdi honetan beste tratamendu baterako laguntza jasotzeko eskubidea izanen du, ez gehiago. Bestalde, baldin eta erlezainen batek, ekintza hau dela eta, laguntza jaso badu 2022ko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean bi tratamendu aplikatu dituelako, deialdi honetan ez du eskubiderik izanen ekintza honetarako beste laguntzarik jasotzeko.
2.1.2. Barroosiaren aurkako tratamenduak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak, bateragarriak direnak erlezaintza ekologikoarekin, kasuan kasuko albaitarien preskripzioa oinarri hartuta hautatuak eta aplikatuak¹, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren maiatzaren 30eko 2018/848 Erregelamenduak ezartzen dituen baldintzak betez ekoizten duten erlezainentzat (erregelamendu hori produktu ekologikoak ekoizteari eta etiketatzeari buruzkoa da eta haren bidez indargabetu da Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua)*.
¹ Albaitarien preskripziorik gabeko produktuen kasuan, tratamendua aplikatuko da produktuaren fitxa teknikoan biltzen diren jarraibideen arabera.
* Ohiko erlezaintzako ekoizleek erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak diren produktuak erabiltzea 2.1.1 neurriaren bidez finantzatzen ahalko da.
2.1.3. Koloniaren biziraupenerako arrisku egoeran dauden erlauntzen bizitasuna areagotzeko produktuak, osasun eta klima faktoreei lotuak.
2.1.4. Argizaria berritzea eta egokitzea (hozteko ganberak eta tresneria barne, hazkuntza-laukiak egoera onean mantentzeko).
2.1.5. Tranpak, gai erakarleak eta norbera babesteko ekipamenduak erostea, bai eta agintaritza eskudunak onartutako beste edozein neurri ere, Vespa velutina eta beste espezie exotiko inbaditzaileak harrapatu, desagerrarazi, uxatu eta kontrolatzeko.
2.1.6. Eskumena duen agintaritzak baimendutako protokolo ofizialik badago, prebentzio neurriak aplikatzea erle-txoriak erlauntzetan egindako kalteak murrizteko.
2.1.7. Fauna basatiak erlauntzei egiten dizkien kalteak prebenitzeko metodoak, agintaritza eskudunaren irizpideen arabera ezarriak.
2.1.8. Erlezainen elkarteek sendagaien hondakinak taldean kudeatzeko sistema.
2.1.9. Barroosiaren aurka borrokatzeko beste metodo eta ekipo batzuk ezartzea, efikazia erakutsi dutenak.
2.2. Fenomeno klimatiko kaltegarriek eragindako kalteak prebenitzea eta baldintza klimatiko aldakorretara egokitutako kudeaketa-praktiken garapena eta erabilera sustatzea.
2.2.1. Erlezaintzako ustiategien maneiuari eta kudeaketari buruzko adibide praktikoak biltzen dituzten azterlanak.
2.2.2. Erlezaintzako ustiategiak fenomeno klimatiko kaltegarrietara eta baldintza klimatiko aldakorretara egokitzea ahalbidetzen duen ekipamenduan inbertitzeko gastuak.
2.3. Europar Batasuneko erlauntzak birpopulatzea, erleen hazkuntzaren bidez bereziki.
Esku-hartze mota honetarako laguntzak emanen dira, bakar-bakarrik, baldin eta erreginak eta/edo erlekumeak erosten bazaizkie Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorraren arabera jarduera honekin bateragarria den sailkapen zootekniko bat daukaten ustiategiei, hau da, "hautatzeko eta hazteko" xedea duten ustiategiei edo ustiategi "mistoei", eta, horrez gainera, erroldako eguneratze eta mugimenduak egiaztatuko dira.
2.3.1. Erreginak hazteko inbertsioak (ernalketa nukleoak, inkubagailuak, erreginei intseminazio artifiziala egiteko materiala).
2.3.2. Aloktonoak ez diren espezieetako edo/eta azpiespezieetako erreginak (ernalduak daudenak zein ez daudenak) eta erlekumeak erostea, galtzen direnak ordezteko, baldin eta aurreko puntuko ekintzako eskaerei erantzuteko finantza beharrak betetzen badira.
2.4. Transhumantzia arrazionalizatzea.
Esku-hartze mota hau erlezain transhumanteei baino ez zaie aplikatuko.
2.4.1. Transhumantzia errazteko behar diren garraiobideak eta ekipamendua eskuratzea, kontserbatzea eta hobetzea. Ez dira diruz lagungarriak izanen ez ibilgailu motordunak, ez horiek behar dituzten piezak eta mantentze-lanak, ez eta erregaia ere.
2.5. Aktibo ukigarrietan eta ukiezinetan egindako inbertsioak.
Esku-hartze mota honetarako inbertsioak hautatzean, kontuan hartuko dira erlezain transhumanteen berezitasunak eta garrantzia.
2.5.1. Erlauntzen produktibitatea eta errendimendua hobetzeko inbertsioak edo ekintzak: lanabesak, ekipoak, erlauntzak maneiatzeko eta aldatzeko sistemak, eztia ateratzeko sistema mugikorrak eta/edo erlezaintzako produktuak.
2.5.2. Ezti-erleen eta beste polinizatzaile batzuen jarduerarako mesedegarriak diren lore-espezieak dituzten kokalekuak, bideak eta bidexkak hobetzeko eta egokitzeko inbertsioak.
2.5.3. Erlauntzak monitorizatzeko softwarea eta ekipoak (pisua, hezetasuna, barne-tenperatura, soinua eta abar kontrolatzeko) eta ustiategiak kudeatzekoak (sendagaien erregistroa, mugimenduen erregistroa eta abar), barne delarik eguzki-panelen bidezko elektrifikazioa –betiere deskribatutako ekipoei zerbitzua emateko direnentzat bakarrik–, eta datuak transmititzeko gastuak.
2.5.4. Erlauntzen erantzukizun zibileko aseguruaren kuota. Laguntza hauen onuradun izateko nahitaezko aseguruaren kuotak sartzen dira.
2.5.5. Erlauntzak babesteko, lapurreten aurka zaintzeko (bideozaintza-sistema barne) edo geolokalizatzeko sistemak.
2.5.6. Eztia, polena, argizaria eta propoliak ontziratu eta etiketatzeko ekipoak, eta horien kalitatea, erabilera eta merkaturatzea hobetzekoak.
3.–"Laborategiei laguntzeko jarduketak erlezaintzako produktuen analisiak egin ditzaten, bai eta erleen galera edo produktibitatearen jaitsierak saihesteko analisiak eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantzien analisiak ere".
3.1. Erlezainek eta erlezainen elkarteek eztia eta erlezaintzako produktuak analizatzeko zerbitzuak kontratatzea, ISO 17025 arauak akreditatutako laborategietan egiten badira.
3.2. Erlezainen elkarteek laborategiak sustatu eta sortzea.
3.3. Eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk analizatzeko ekipamendua, kit-ak eta beste material batzuk erostea.
3.4. Erlezainek eta erlezainen elkarteek erlauntzetako erleak eta beste matrize batzuk analizatzeko zerbitzuak kontratatzea plagizidak detektatzeko, ISO 17025 arauak akreditatutako laborategietan egiten badira.
3.5. Erleak eta haien produktuak analizatzeko zerbitzuak kontratatzea, erlauntzen osasun egoerari loturikoak (laginak jasotzeko, igortzeko eta analizatzeko gastuak barne). Kontratatzen diren laborategiek ISO 17025 arauaren bidez akreditatuak egon beharko dute.
5.–"Erakunde espezializatuekin lankidetzan aritzea, erlezaintzaren eta erlezaintzako produktuen sektorean ikerketa-programak aplikatzeko".
5.1. Erlezaintzaren sektorean eta erlezaintzako produktuen arloan egiten diren ikerketa aplikatuko, transferentziako eta berrikuntzako programak, kasuan kasuko araudi espezifikoari jarraikiz.
6.–"Sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea, merkatua zaintzeko ekintzak eta jarduerak barne, bereziki kontsumitzaileak erlezaintzako produktuen kalitateari buruz sentsibilizatzeko".
Esku-hartze mota hau merkaturatze-jarduketak egiten dituzten erlezainen elkarteek bakarrik eskatzen ahalko dute. Esku-hartze mota honetako ekintzetarako laguntza jaso nahi duten ekoizleen elkarteentzat, agintaritza eskudunak gutxieneko dimentsio bat ezarri beharko du merkaturatutako bolumenari eta erlezainen kopuruari dagokienez, irizpide objektiboak eta ez-diskriminatzaileak oinarri harturik.
6.1. Erlezaintzako ustiategien bideragarritasun ekonomikoari eta/edo produkzio-kostuei buruzko azterketak egitea.
6.2. Erlezaintzako produktu berriei eta/edo horiek aurkezteko modu berriei buruzko merkatu-azterketak edo proiektu pilotuak egitea.
6.3. Erlezaintzako produktuek duten merkatuaren jarraipena eta haien merkaturatzearen jarraipena egiteko sistemak.
6.4. Eztiaren eta erlezaintzako produktuen kontsumoari buruzko informazio eta sustapen jarduerak.
6.5. Merkaturatzeari lotutako gastuak erlezainen elkarteentzat:
–Diseinu eta irudi gastuak.
–Eztiak merkaturatzeko plataformen gastuak (instalazio eta zentro logistikoak eta banaketarakoak).
–Ekoizleen elkarteak eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk azken kontsumitzaileari zuzenean saltzearekin lotutako gastuak (instalazioak, Internet bidezko salmentarekin eta banaketarekin lotutako inbertsioak). Berariaz kanpo gelditzen dira garraiorako ibilgailuak, haien osagaiak, mantentze-lanak eta erregaia erosteko edo alokatzeko gastuak.
–Web-orria eta marka-irudia diseinatzeko eta berdiseinatzeko gastuak, posizionamendu digitala hobetzeko gastuak eta sare sozialak kudeatzekoak.
7.–"Produktuen kalitatea handitzeko jarduketak".
Esku-hartze mota hau merkaturatze-jarduketak egiten dituzten erlezainen elkarteek bakarrik eskatzen ahalko dute. Esku-hartze mota honetako ekintzetarako laguntza jaso nahi duten ekoizleen elkarteentzat, agintaritza eskudunak gutxieneko dimentsio bat ezarri beharko du merkaturatutako bolumenari eta erlezainen kopuruari dagokienez, irizpide objektiboak eta ez-diskriminatzaileak oinarri harturik.
7.1. Erlezainen elkarteek erlezaintzako produktuen kalitate-figurak eta -arauak sustatu, sortu eta mantentzeko ekintzak (ziurtapenaren gastuak barne, kasua bada).
7.2. Ekoizleen elkarteek kalitate-figurak hartzearekin lotutako beste gastu mota batzuk:
–Kalitate-markak sortzeko aholkularitza-gastuak.
–Kalitate-sistemen auditoria- eta ezarpen-gastuak.
–Operadoreen auditoria-gastuak.
7.1 eta 7.2 ekintzen barruko jarduketei dagokienez, horiek lehen aldiz ezartzeko baino ez dira diruz lagunduko, eta ez dira inola ere finantzatuko ohiko funtzionamendu gastuak, salbu eta jarraipen auditoria-gastuak, betiere kanpoko erakunde independente eta kualifikatu batek egiten baditu.
7.3. Merkatuan eztien kalitate-katearen jarraipena egitea.
Hirugarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Onuradun bakoitzak jasoko duen laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagundutako esku-hartze mota bakoitzean jasotako zenbatekoak batu behar dira. Esku-hartze mota bakoitzeko ekintzetarako ezarritako laguntza-intentsitateak honako hauek dira:
–1. esku-hartze motako ekintza guztietan ("Erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokiak elkarri trukatzeko zerbitzuak, are sareetako lankidetza-jardueren bidez ere"), eskatutako gastuaren % 100.
–2. esku-hartze motako ekintzen kasuan ("Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere"), eskatutako zenbatekoaren %90, salbu eta:
–Inbertsioak; izan ere, inbertsioen kasuan, zenbateko diruz lagungarria %80koa izanen da.
–2.1.3 ekintza ("Koloniaren biziraupenerako arrisku egoeran dauden erlauntzen bizitasuna areagotzeko produktuak, osasun eta klima faktoreei lotuak"), non zenbateko diruz lagungarria %65ekoa izanen baita.
–3. esku-hartze motako ekintzen kasuan ("Laborategiei laguntzeko jarduketak erlezaintzako produktuen analisiak egin ditzaten, bai eta erleen galera edo produktibitatearen jaitsierak saihesteko analisiak eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantzien analisiak ere"), eskatutako zenbatekoaren %100, salbu eta inbertsioen kasuan, non zenbateko diruz lagungarria %80koa izanen baita.
–6. esku-hartze motako ekintza guztietan ("Sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea, merkatua zaintzeko ekintzak eta jarduerak barne, bereziki kontsumitzaileak erlezaintzako produktuen kalitateari buruz sentsibilizatzeko"), eskatutako gastuaren %100, salbu eta inbertsioen kasuan, non zenbateko diruz lagungarria %80koa izanen baita.
–7. esku-hartze motarako ekintzen kasuan ("Produktuen kalitatea handitzeko jarduketak"), eskatutako gastuaren %100.
2. Balio erantsiaren gaineko zerga ez da diruz lagungarria izanen, non eta ez den berreskuragarria BEZari buruzko legeria aplikagarriaren arabera, hau da, onuradunek benetan eta behin betiko jasaten dutenean.
Berreskuratu ezin daitekeen BEZa diruz lagungarria izateko, merkataritza-peritu batek edo onuradunaren legezko auditore batek egiaztatu beharko du ordaindutako zenbatekoa ez dela berreskuratu eta onuradunaren kontabilitatean gastu gisa jaso dela.
3. Deialdi honetako laguntzak baterako finantzaketa duten laguntzak dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluan eta Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 39. artikuluan ezarritakoaren arabera. Nafarroako Gobernuak sistemaren finantzaketan parte hartuko du gehienez ere laguntzaren kostu osoaren %50 jarriz, eta gainerako %50a Europar Batasunaren NBEUF funtsekin kofinantzatuko da.
Laugarrena.–Onuradunak eta baldintzak.
Honako hauek eska ditzakete laguntzak:
1. Erlezaintzako ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko erakundeak, Nekazaritzako Ustiategien Titulartasun Partekatuari buruzko urriaren 4ko 35/2011 Legean adierazten diren titulartasun partekatuko ustiategietako kideak barne, baldin eta egoitza Nafarroako Foru Komunitatean badute eta erlauntzen %50 baino gehiago bertan badaude, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik inskribatuak badaude eta, era berean, erantzukizun zibileko asegurua badute.
2. Erlezainen elkarteak, baldin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradun diren bazkideek oinarri arautzaile honexen 8. atalean ezarritako baldintzak betetzen badituzte, egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean badute eta haien erlauntzen % 50 baino gehiago Nafarroako Foru Komunitatean badaude. Nolanahi ere, laguntza jasoko duten bazkideek bi betebehar hauek bete beharko dituzte: 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea.
3. Erlauntz berean ekintza jakin bat egiteko laguntza bakar bat eskatzen ahalko da, eta behin bakarrik erlezaintza-kanpaina bakoitzeko, kontuan hartu gabe laguntza hori banaka edo erlezainen kooperatiba edo elkarte bateko kide gisa eskatzen den.
4. Abandonatutako erlategiek eta erlauntz hilek ez dute eskubiderik emanen titularrak laguntzak jaso ditzan. Deialdi honen ondorioetarako, ulertuko da erlauntza dela erleen kolonia bat duen unitatea, erabiltzen dena eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk ekoizteko, edo erleak ugaltzeko materiala ekoizteko, baita haiek bizirauteko beharrezkoak diren elementu guztiak ere.
5. Ezin izanen da onuraduntzat jo eskatzaile bat baldin eta frogatzen bada artifizialki sortu dituela oinarri arautzaile hauetan ezarritako onargarritasun edo lehentasun irizpideak betetzeko eskatzen diren baldintzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 62. artikuluan (saihestearen aurkako neurriei buruzkoa) ezartzen den bezala.
6. Laguntza hauek eskatzen dituzten pertsonak edo elkarteak Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuaren barruan dauden subjektuak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluan ezarritakoa bete beharko dute, betiere 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan.
7. Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, eskatzaileek eguneraturik izan beharko dituzte beren zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
8. Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, erlezainek, halaber, eskakizun hauek bete beharko dituzte:
a) Erlezaintzan 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aritzea, salbu eta jarduera horretan hasi baldin baziren egun hori baino lehenago alta-egoeran zegoen ustiategi baten titulartasun aldaketaren bidez. Gainera, aurreko baldintza hori betetzetik salbuetsita geldituko da elkarte-figurak edo pertsona juridikoak sortzea, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erlezaintzan aritzen ziren erlezainez osatuak badaude, edo titulartasun partekatuko ustiategiak sortzea, kideetako bat erlezaina baldin bada data hori baino lehenagotik. Lehendik dauden ustiategien bat-egiteen kasuan, jardueraren hasiera-data antzinatasun handiena duen titularrarena izanen da.
Horretarako, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuak egon behar dute 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen.
b) Urtean, gutxienez, barroosiaren aurkako tratamendu bat egitea 2022ko abuztuaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra bitarte, bat etorriz maiatzaren 19ko 608/2006 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, horren bidez ezarri eta arautu baitzen ezti-erleen gaixotasunak kontrolatzeko eta haien aurka borrokatzeko programa nazionala. Ondorio horietarako, tratamendua egin dela ulertuko da justifikatzen denean tratamendua entregatu izana, tratamenduaren entrega-albaranaren bidez.
c) Erlezaintzako jarduerarekin lotutako erantzukizun zibileko asegurua izatea.
d) Erlezaintzako ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuan aipatzen diren baldintzak betetzea. Ondorio horietarako, ulertuko da baldintza hori betetzen dela baldin eta erlezaina Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean erregistratutako erlezaintzako ustiategi baten titularra bada.
Bosgarrena.–Eskatutako baldintzak frogatzeko modua.
Aurreko oinarrian aipatzen diren baldintzak frogatzeko, agiri hauek aurkeztuko dira eskaerarekin batera:
a) Eskatzailea erlezaintzako ustiategi baten titular den pertsona fisiko edo juridiko bat edo nortasun juridikorik gabeko erakunde bat bada:
–Egin beharreko jardueraren memoria laburra, honako hauek jasoko dituena:
- Eskatzailea titular den erlauntzen kopurua.
- Erlezaintzako kanpainaren barruan egindako edo eginen diren ekintzak, horietako bakoitzaren gastuak eta ekintza horien xede diren erlauntzen kopurua zehaztuta.
- Eskatutako ekintzak zein ustiategitan egin diren edo eginen diren, ustiategi horrek Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean duen identifikazio zenbakia.
–Eskatzailearen IFKren edo IFZren fotokopia.
–Administrazio publikoetan xede bererako beste laguntzarik eskatu ez edo jaso ez izanaren adierazpena.
–III. eranskinean ("Erreferentziako kostuak") jasota ez dauden inbertsio edo gastuetarako, zazpigarren oinarrian zehazten den bezala, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.
–Barroosiaren aurka aplikatutako tratamenduak entregatu izanaren albarana.
–Erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzen duen polizaren kopia.
–Erlezaintzako ustiategiaren erregistro liburuan erlauntz kopuruari eta motari eta ustiategi motari buruzko dokumentazioa jasotzen duten orrien kopia. Informazio hori ofizioz egiaztatuko du dirulaguntzaren organo kudeatzaileak, salbu eta dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz aurkakoa adierazten badu; kasu horretan, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du.
–Zortzigarren oinarri arautzailearen 2. puntuan agertzen diren irizpideak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.
–38/2003 Legearen 13.3 bis artikulua aplikatuz, horrek eragina baitu 30.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen duten eskatzaileengan, eta laugarren oinarri arautzailearen 6. atala betetzen dela egiaztatzeko, honako frogabide hauek erabili beharko dira laguntza-eskaera aurkezten denean, kasuan kasukoa:
i) Kontabilitate arloko araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisiko eta juridikoen kasuan: pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak. Inguruabar hori egiaztatzeko, hurrengo b) letran aurreikusitako frogabideetakoren bat ere erabiltzen ahalko da, kasuan kasuko araudia betez.
ii) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek, honako hauen bidez:
1. Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egindako ziurtagiria, ikuskatutako azken urteko kontuen memorian ordainketei buruz azaltzen den informazioaren transkripzio xehatua duena, baldin eta kontu horietatik ondorioztatzen bada lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze maila, atal honetan zehaztu dena, horretarako oinarri harturik abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.
Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
2. Aurreko zenbakian aipatutako ziurtagiria egiterik ez badago, «Adostutako Prozeduren Txostena» aurkeztu beharko da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egina, non ondorioztatuko baitu ezen, oinarri harturik erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarri baten berrikuspena, ez duela detektatzen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa-epeak betetzeko salbuespenik, edo, halakorik detektatzen bada, salbuespen horiek ez dutela galarazten atal honen azken paragrafoan eskatutako betetze-maila lortzea.
Lege horren ondorioetarako, atal honetan eskatutako baldintza bete dela joko da baldin eta abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila berdina edo handiagoa bada Enpresak Sortu eta Handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren atalean ezarritako ehunekoa baino.
–Onuraduna enpresa-talde bateko kidea bada, enpresa-talde hori, hierarkian gorago dagoen enpresa nagusia eta enpresa filialak identifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztuko da (bakoitzaren izena eta BEZaren edo identifikazio fiskaleko zenbakia).
b) Eskatzailea erlezainen elkarte bat bada:
–Entitatearen nortasun juridikoa frogatzen duten agiriak, lehenago aurkeztu ez badira.
–Laguntzaren xede den jarduketari ekiteko erabakiaren frogagiria.
–Eskaeran sartu diren eta erantzukizun zibileko asegurua sinatu duten erlezainen zerrenda, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, eta erlezainen elkarteko kide guztien beste zerrenda bat. Zerrenda hori datu-base informatiko batean aurkeztuko da, eta, gutxienez, datu hauek jasoko dira bertan: sozietatearen izena, IFZ/IFK, ustiategi zenbakia, barroosiaren aurka aplikatutako tratamenduak, bakoitzak dituen erlauntzen errolda eguneratua eta erlauntzen guztizko kopurua.
–Barroosiaren aurka aplikatutako tratamenduak entregatu izanaren albarana, goiko puntuan adierazitako datu-basean agertzen ez badira.
–Egin beharreko jardueraren memoria laburra, honako hauek jasoko dituena:
- Eskatzailea titular den erlauntzen kopurua.
- Erlezaintzako kanpainaren barruan egindako edo eginen diren ekintzak, horietako bakoitzaren gastuak eta ekintza horien xede diren erlauntzen kopurua zehaztuta.
- Eskatutako ekintzak zein ustiategitan egin diren edo eginen diren, ustiategi horrek Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean duen identifikazio zenbakia eta kokapena.
–Administrazio publikoetan xede bererako beste laguntzarik eskatu ez edo jaso ez izanaren adierazpena.
–III. eranskinean ("Erreferentziako kostuak") jasota ez dauden inbertsio edo gastuetarako, zazpigarren oinarrian zehazten den bezala, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza gutxienez aurkeztu beharko dira.
–Erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzen duen polizaren kopia.
–Erlezaintzako ustiategiaren erregistro liburuan honako hauen gaineko dokumentazioa erakusten duten orrien kopia: erlauntz kopurua, laguntzaren xedeko ustiategi bakoitzaren tipologia eta mota, jabetza, eta ustiategi bakoitza osatzen duten erlezainen izena. Informazio hori ofizioz egiaztatuko du dirulaguntza kudeatzen duen organoak, salbu eta dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz aurkakoa adierazten badu; kasu horretan, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du.
–38/2003 Legearen 13.3 bis artikulua aplikatuz, horrek eragina baitu 30.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen duten eskatzaileengan, eta laugarren oinarri arautzailearen 6. atala betetzen dela egiaztatzeko, honako frogabide hauek erabili beharko dira laguntza-eskaera aurkezten denean, kasuan kasukoa:
i) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahal nahikoa duen pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak. Inguruabar hori egiaztatzeko, hurrengo b) letran aurreikusitako frogabideetakoren bat ere erabiltzen ahalko da, kasuan kasuko araudia betez.
ii) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek, honako hauen bidez:
1. Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egindako ziurtagiria, ikuskatutako azken urteko kontuen memorian ordainketei buruz azaltzen den informazioaren transkripzio xehatua duena, baldin eta kontu horietatik ondorioztatzen bada lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze maila, atal honetan zehaztu dena, horretarako oinarri harturik abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.
Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
2. Aurreko zenbakian aipatutako ziurtagiria egiterik ez badago, «Adostutako Prozeduren Txostena» aurkeztu beharko da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egina, non ondorioztatuko baitu ezen, oinarri harturik erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarri baten berrikuspena, ez duela detektatzen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa-epeak betetzeko salbuespenik, edo, halakorik detektatzen bada, salbuespen horiek ez dutela galarazten atal honen azken paragrafoan eskatutako betetze-maila lortzea.
Lege horren ondorioetarako, atal honetan eskatutako baldintza bete dela joko da baldin eta abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila berdina edo handiagoa bada Enpresak Sortu eta Handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren atalean ezarritako ehunekoa baino.
–Onuraduna enpresa-talde bateko kidea bada, enpresa-talde hori, hierarkian gorago dagoen enpresa nagusia eta enpresa filialak identifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztuko da (bakoitzaren izena eta BEZaren edo identifikazio fiskaleko zenbakia).
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluarekin bat etorriz, ofizioz egiaztatuko da eskatzaileak egunean dituela bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, salbu eta dirulaguntzaren eskatzailea horren aurka agertzen bada espresuki; kasu horretan, eskatzaileak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, egiaztatzen duena bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
1. 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arteko epeari dagozkion eskaerak aurkezteko, 7 eguneko epea izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eskaerak, eta baliabide telematikoak erabiliz aurkeztuko dira Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bidez, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan ezarritakoarekin. Hala ere, eskatzailea pertsona fisiko bat bada, eskaera aurrez aurre ere aurkezten ahalko da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan.
3. Eskabidea horretarako ezarri den ereduaren arabera aurkeztuko da. Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen da eredu hori, eta Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da.
4. Eskatzaileak lehenbiziko aldiz jaso behar baditu honelako laguntzak, edo laguntzak ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskabidea ere aurkeztu beharko du, behar bezala betea.
Zazpigarrena.–Kostuen moderazioa.
Aurkezten diren kostuen moderazioa Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 82. artikuluan xedatutakoaren arabera eginen da, sistema hauetako baten bidez:
a) Datu-base batetik lortutako erreferentziako kostuak aplikatzea, zeinak III. eranskinean bildu baitira.
b) Eskaintzak konparatzea: oro har, eskatzaileak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez, III. eranskinean jaso ez diren inbertsio edo gastuetarako.
Honako hauek ebaluatuko dira: eskaintzen eta eskaintzaileen independentzia, eskaintzetako elementuak konparatzeko modukoak izatea eta eskaintzen deskribapenaren argitasuna eta xehetasuna.
Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki, baldin eta proposamen ekonomiko onuragarriena hautatzen ez bada. Aurkezten diren eskaintzen kopurua eskatzen dena baino txikiagoa bada, behar bezala justifikatu beharko da.
III. eranskinean jasotako inbertsio edo gasturen batek erreferentziako kostuak gainditzen baditu, kostuen moderazioa hornitzaile desberdinen hiru eskaintza aurkeztuz egiaztatzen ahalko da, edo, bestela, erreferentziako kostua aplikatuko da.
Kostuen moderazioa aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza-eskaeran oinarrituta, eta, hala bada, azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta.
Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, pertsona onuradunak, laguntza-eskaerarekin edo azken ordainketaren eskaerarekin batera, behar diren agiriak ere aurkeztuko ditu, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria luzatu beharra duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasuna zehatz-mehatz azalduta.
Zortzigarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.
1. 5. esku-hartze motari dagozkion ekintzak izan ezik (horien lehentasuna haien garapenerako araudi espezifikoan xedatutakoaren arabera zehaztuko da), deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako esku-hartze moten lehentasun ordenari jarraikiz, errege dekretu horretan arautzen baita Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategikoaren esparruan. Hona hemen lehentasun ordena hori:
–2.1 esku-hartze mota: "Erlauntzaren inbaditzaileen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, batez ere barroosiaren aurka".
–2.5 esku-hartze mota: "Aktibo ukigarrietan eta ukiezinetan egindako inbertsioak". Erlezain transhumanteek lehentasuna izanen dute finkoen aurretik.
–1. esku-hartze mota: "Erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokiak elkarri trukatzeko zerbitzuak, bereziki sareetako lankidetza-jardueren bidez".
–2.4 esku-hartze mota: "Transhumantzia arrazionalizatzea".
–7. esku-hartze mota: "Produktuen kalitatea handitzeko jarduketak".
–3. esku-hartze mota: "Laborategiei laguntzeko jarduketak erlezaintzako produktuen analisiak egin ditzaten, bai eta erleen galera edo produktibitatearen jaitsierak saihesteko analisiak eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantzien analisiak ere".
–6. esku-hartze mota: "Sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea, merkatua zaintzeko ekintzak eta jarduerak barne, bereziki kontsumitzaileak erlezaintzako produktuen kalitateari buruz sentsibilizatzeko".
–2.2 esku-hartze mota: "Fenomeno klimatiko kaltegarriek eragindako kalteak prebenitzea eta baldintza klimatiko aldakorretara egokitutako kudeaketa-praktiken garapena eta erabilera sustatzea".
–2.3 esku-hartze mota: "Europar Batasuneko erlauntzak birpopulatzea, erleen hazkuntzaren bidez bereziki".
2. Aurkezten diren laguntza-eskaerak honako irizpide hauen arabera lehenetsiko dira:
a) Laguntza jasoko duten ustiategien tamaina: hots, ekintzaren xede izan daitezkeen erlauntzen kopurua, bai ustiategien titularrek aurkeztutako eskaeretarako, bai legez aitortutako erlezain elkarteek aurkeztutako eskaeretarako (gehienez 5 puntu). Gehieneko puntuazioa emanen zaio neurriaren xede izan daitezkeen erlauntzen kopuru handiena duen eskaerari.
Gainerako proposamenetarako, hiru puntuazio tarte ezartzen dira, erlauntzen kopurua kontuan hartuta:
–200 erlauntz edo gehiago: 4 puntu.
–100 erlauntzetik 199ra bitarte: 3 puntu.
–50 erlauntzetik 99ra bitarte: 2 puntu.
–50 erlauntz baino gutxiago: 0 puntu.
Horretarako, kontuan hartuko da laguntza-eskaeraren egunean Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako erlauntzen kopurua.
b) Titulartasun partekatuko ustiategiak, urriaren 4ko 35/2011 Legean ezarritakoaren ondorioetarako, edo titular gisa nekazari gazte bat dutenak, kontuan hartuta NPEari buruzko 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean ezarritako definizioa eta baldintzak, edo baita ere, abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen arabera (nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko legea), titular gisa lehentasunezkotzat aitortu den elkarte bateko kide den onuradun bat dutenak: irizpide horiek aplikatuko zaizkie bai ustiategien titularrek aurkeztutako eskaerei, baita erlezain elkarteek aurkeztutakoei ere (3 puntu).
Horretarako, titulartasun partekatua duela, nekazari gaztea dela edo goian aipatutako elkarte mota bateko kide dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du eskatzaileak.
c) Honako arau hauen bidez aitortutako kalitate berezituko figuretan parte hartzea (2 puntu): Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako eta Elikadurarako Produktuen Kalitate Araubideei buruzkoa, edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 (EB) Erregelamendua, Produktu ekologikoak ekoizteari eta etiketatzeari buruzkoa, indargabetu zuena Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua. Irizpide hau ustiategien titularrek edo legez aitortutako erlezain elkarteek aurkeztutako eskaerei aplikatuko zaie.
Horretarako, kasuan kasuko ziurtapen erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
d) Eskatzailea legez aitortuta dagoen abeltzaintzaren arloko osasun defentsarako elkarte bateko kide izatea (puntu 1): irizpide hau aplikatuko zaie bai ustiategien titularrek aurkeztutako eskaerei, bai erlezain elkarteek aurkeztutakoei.
Horretarako, abeltzaintzaren arloko osasun defentsarako elkarte gisa aitortuta dagoela dioen frogagiria aurkeztu beharko du eskatzaileak.
e) Eskatzailea erlezaintzako kooperatiba bateko kide izatea edo kooperatiba bat izatea (puntu 1). Abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen arabera lehentasunezko elkarte bat bada, 3 puntu emanen dira.
Horretarako, eskatzailearen sozietate-izena aztertuko da, kooperatiba bat den ikusteko. Lehentasunezko elkarteek baldintza hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dituzte.
f) 209/2002 Errege Dekretuaren 2.g) 1. artikuluan ezarritako definizioaren arabera, ustiategi profesional baten titularra izatea, hau da, 150 erlauntz edo gehiago izatea eta/edo erlezaintzako ustiategiaren titularraren IFZ Nekazaritzako Araubide Berezian alta emanda egotea (puntu 1).
Horretarako, eskatzaileak Nekazaritzako Araubide Bereziko altari buruzko informazioa aurkeztu beharko du. Irizpide hau ustiategietako titularrek aurkeztutako eskaerei eta erlezain elkarteek aurkeztutakoei aplikatuko zaie.
g) Erlezaintza-produktuen ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria dutela egiaztatzen duten erlezaintzako ustiategien erlauntzen kopurua (gehienez, 2 puntu): erlauntz gehien duen eskaerari esleituko zaio gehieneko puntuazioa. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, abiapuntu harturik erlauntz kopuru handien hori. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.
Horretarako, kontuan hartuko da laguntza-eskaeraren egunean Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako erlauntzen kopurua.
h) Ogibide nagusia nekazaritza duen nekazaria izatea, pertsona fisikoen kasuan, edo lehentasunezko ustiategia izatea, pertsona juridikoen kasuan. Ustiategiaren titularrak betetzea ogibide nagusia nekazaritza edukitzeko baldintza, pertsona fisikoen kasuan, edo ustiategia lehentasunezko ustiategi bat izatea, pertsona juridikoen kasuan (puntu bat).
i) Emakume erlezain gehien izatea (gehienez 2 puntu): emakume gehien duen eskaerari esleituko zaio gehieneko puntuazioa. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, abiapuntu harturik emakume kopuru handien hori. Gutxienez puntu bat emanen zaie eskatzaile indibidualei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.
Atal honetako b), c), d) eta f) irizpideei dagokienez, eskatzailea ekoizleen elkarte bat bada eta kasuan kasuko irizpidea ezin bada zuzenean egiaztatu, elkartea osatzen duten ustiategietako titularren %50ek gutxienez bete beharko du baldintza hori.
3. Gutxienez bost puntu lortzen ez dituzten eskatzaileak ezin izanen dira onuradun izan.
4. Bigarren oinarri arautzailearen 5. esku-hartze motako laguntza-eskaeren kasuan, lehentasun irizpideak eta haien haztapena araudi espezifikoan adierazitakoaren arabera ezarriko dira, bai eta xede horretarako argitaratzen diren laguntza-deialdietan adierazitakoaren arabera ere.
5. Kreditu erabilgarria nahikoa ez bada esku-hartze motaren bati oso-osorik erantzuteko, erabilgarri dagoen kreditua onuradunei aplikatuko zaie kontuan hartuta oinarri arautzaile horrexen bigarren atalean lortzen duten puntuazio handiena, behean azaltzen den salbuespenarekin, oinarri arautzaile honen lehenengo atalean ezarritako lehentasun ordenari jarraikiz. Oraindik ere onuradun batzuen artean puntu-berdinketarik badago, salbuespen gisa eta laguntza honen helburu kolektiboa kontuan hartuta, eta laguntzaren xedea betetzeko, agintaritza eskudunak erabilgarri dagoen diru kopurua puntuazio bera lortzen duten onuradunen artean banatuko du, eta, beraz, hainbanaketa eginen da.
Kreditu erabilgarria nahikoa ez bada 2.5 esku-hartze motari ("Aktibo ukigarrietan eta ukiezinetan egindako inbertsioak") osorik erantzuteko, kreditu hori aplikatuko zaie, lehenik eta behin, erlategi transhumanteak dituzten ustiategietako onuradunei, oinarri arautzaile honen lehenengo atalean ezarritako lehentasun ordenari jarraikiz. Oraindik ere onuradun batzuen artean puntu-berdinketarik badago, kreditu hori oinarri arautzaile honen bigarren atalean lortutako puntuazio handienaren arabera aplikatuko da, eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, salbuespen gisa eta laguntzaren helburu kolektiboa kontuan hartuta, eta laguntzaren xedea betetzeko, agintaritza eskudunak erabilgarri dagoen diru kopurua puntuazio bera lortzen duten onuradunen artean banatuko du, eta, beraz, hainbanaketa eginen da.
Bederatzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.
1. Eskaerak harturik, egiaztatuko da ea laugarren oinarriko 1. puntutik 8.era bitarte ezarritako betebeharrak betetzen dituzten. Bete ezean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin, eskatzaileari jakinaraziko zaizkio eskaeran atzeman diren akatsak, edo zer frogagiri falta den tramitatu ahal izateko. Horrekin batera, 10 eguneko epea ezarriko da akatsak zuzentzeko edo agiriak aurkezteko. Epe horretan akats horiek zuzentzen ez badira, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eskudun den organo administratiboak ebazpena eman eta gero.
2. Merkatuen Erregulaziorako Atalak eskaerak baloraturik, laguntzak emateko ebazpen proposamena eginen du Nekazaritza Zerbitzuak, eta, hartan, zehaztuko da zer zenbateko finantzatzen diren Nafarroako Foru Komunitatearen funtsekin eta Europar Batasunaren funtsekin.
3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du dirulaguntzei buruz, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.
4. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera behar bezala beterik aurkeztu eta biharamunetik hasita. Epea berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.
5. Onuradunek dagoeneko onartuak dauden ekintzak aldatzeko eskatzen ahalko dute, betiere azken ordainketa eskatu baino lehen egiten bada.
Hasiera batean onetsitako aurrekontua handitzen duten aldaketek ez dute emandako laguntza handituko.
Hasiera batean onetsitako aurrekontua murrizten duten aldaketen kasuan, emandako laguntza hein berean murriztuko da.
Hamargarrena.–Laguntzaren onuradunen betebeharrak.
Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.
Hamaikagarrena.–Laguntzaren onuradunen gardentasun betebeharrak.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak urteko beren sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf
Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio zifra.
b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.
Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.
–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf
Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.
Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
Hamabigarrena.–Dirulaguntzaren xedea bete dela justifikatzeko modua.
Laguntza hauen xedeko esku-hartze mota bakoitzean, onuradunek justifikatu beharko dute erlezaintzako produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko baldintzen hobekuntzei buruzko dokumentazio guztia, laguntzen indarraldian zehar egindako hobekuntzei dagokiena. Hautatzen diren erlezainei in situ eginen zaizkien ikuskapenen bidez ere egiaztatuko dira hobekuntza horiek.
Halaber, ordainketa-eskaerarekin batera, erlauntzen kopuru eguneratua aurkeztu behar dute, eta erlezain elkarte bat izanez gero, elkarteko erlezainen zerrenda eta barroosiaren aurka aplikatutako tratamenduak entregatu izanaren albaranak, aurretik aurkeztu ez badira.
1. Esku-hartze motarako eskaeretan ("Erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokiak elkarri trukatzeko zerbitzuak, are sareetako lankidetza-jardueren bidez ere"), justifikazioa honako hauen bidez eginen da: ikastaroetan parte hartu duten erlezaintzako ustiategietako titularren zerrendak, teknikarien kontratazioa, aldizkari edo informazio liburuxken bidez egindako zabalkunde-lana eta egindako gastuen eta ordainketen fakturak.
2. Esku-hartze motarako eskaeretan ("Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere, honako hauetara bideratutakoak barne:"), 2.1.1, 2.1.2 eta 2.1.3 ekintzen kasuan, justifikazioa eginen da erlezainek baarrosiaren aurka egindako tratamenduen edo erositako produktuen banaketa-albaran guztiak aurkeztuz, bai eta haien fakturak eta ordainketak ere. 2.5.4 ekintzaren kasuan, erlauntzen erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopiarekin justifikatuko da. Gainerako ekintzen kasuan, egindako gastuen eta inbertsioen fakturekin eta ordainketekin justifikatuko dira.
3. Esku-hartze motarako eskaeren kasuan ("Laborategiei laguntzeko jarduketak erlezaintzako produktuen analisiak egin ditzaten, bai eta erleen galera edo produktibitatearen jaitsierak saihesteko analisiak eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantzien analisiak ere"), justifikazioa eginen da egindako inbertsio eta gastuen faktura eta ordainketen bidez.
4. Esku-hartze motarako eskaeren kasuan ("Sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea, merkatua zaintzeko ekintzak eta jarduerak barne, bereziki kontsumitzaileak erlezaintzako produktuen kalitateari buruz sentsibilizatzeko"), justifikazioa eginen da egindako inbertsio eta gastuen faktura eta ordainketen bidez.
5. Esku-hartze motarako eskaeren kasuan ("Produktuen kalitatea handitzeko jarduketak"), justifikazioa eginen da egindako inbertsio eta gastuen faktura eta ordainketen bidez.
6. Baldin eta urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuan sarturik dauden esku-hartzeetako batek eskatzen badu esku-hartze mota hori egiten duten bazkideek kanon bat ordaintzea, eta esku-hartze hori elkartea osatzen duten erlezain guztiek edo batzuek egiten badute, laguntzaren onuradunak frogatu beharko du diru-ekarpen hori ez dela erabiltzen gastu hautagarriak finantzatzeko, edo, bestela, esku-hartze mota horren gastu hautagarriei egozten zaien kanon horren zatiak ez duela gainditzen laguntzak finantzatzen ez duen zenbatekoa. Horretarako, esku-hartze mota bakoitzean gainfinantzaketarik ez dagoela justifikatzen duen kontabilitate-dokumentazioa aurkeztu beharko du onuradunak. Halaber, organo kudeatzaileak behar adinako informazioa eska diezaioke onuradunari, soberako finantzaketarik ote dagoen egiaztatzeko.
Hamahirugarrena.–Laguntzaren ordainketaren kalkulua.
1. Oinarri arautzaile hauetako laugarren oinarriarekin bat, eta laguntza kalkulatzeari begira, honako lau baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira baliozkotutako erlezain gisa:
–Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.
–Gutxienez, barroosiaren aurkako tratamendu bat egitea 2022ko abuztuaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra bitartean, eta hori justifikatzea tratamendu hori entregatu izanaren albarana aurkeztuz.
–Erantzukizun zibileko asegurua izatea.
–Erlezaintzako ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretuan aipatzen diren baldintzak betetzea. Ondorio horietarako, ulertuko da baldintza hori betetzen dela baldin eta erlezaina Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean erregistratutako erlezaintzako ustiategi baten titularra bada.
2. Baliozkotutako erlauntz gisa, bestalde, baliozkotutako erlezainei dagozkien erlauntzak izanen dira, eta honako balio hauetako txikiena onartuko da:
–Laguntza-eskaera aurkezten den egunean Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan erregistratutako erlauntzen zentsua.
–Laguntza-eskaeran aitortutako erlauntzen kopurua.
–Laguntza-eskaeran aurkezten den aseguru polizan agertzen den erlauntz kopurua.
–In situ kontrola egiten den kasuetan, dagokion kontrol aktan adierazitako erlauntzen kopurua.
Baldin laguntza-eskaera aurkeztu ondoren eskatzaileak aldaketarik hautematen badu erlauntz kopuruan, aldaketa horien berri ematen ahal dio Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroari, eta kontuan hartuko da, betiere ikuskapenen aldia oraindik hasi ez bada, behar den aurreabisuarekin. Behin aurreabisua eginda, ez da onartuko zentsuko inolako aldaketarik, salbu ezinbesteko kasuetan.
3. Laguntzaren ordainketa honela kalkulatuko da:
a) 1. esku-hartze motarako eskaeren kasuan ("Erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokiak elkarri trukatzeko zerbitzuak, are sareetako lankidetza-jardueren bidez ere"), laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da oinarri harturik aurkezten eta onartzen diren justifikazio fakturak, kontuan harturik, hala badagokio, deialdi honen III. eranskinean agertzen diren erreferentziako kostuak.
–1.1 ekintzaren kasu zehatzean –hau da, "Teknikariak eta espezialistak zuzenean kontratatzea erlezainei eta erlezainen elkarteetako kideei informazioa eta laguntza emateko, alderdi hauei dagokienez: erlezaintzako osasuna, erlauntzaren erasotzaileen aurkako borroka, laborategiko analisia (erlezaintzako produktuak aztertzeko, erleen galera edo produktibitatearen jaitsiera aztertzeko eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantziak aztertzeko, hala nola pestizidak), hazkuntza eta hautaketa (erreginak haztea barne), ustiategien ingurumen optimizazioa eta, azkenik, aholkularitza orokorra erlezaintza-ekoizpenari eta -kudeaketari buruz, klima aldaketara egokitzearen gaineko maneiu-praktikei buruz eta erlezaintzako produktuak merkaturatzeari buruz"–, erlezainen kooperatiben edo elkarteen gastu baliozkotuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa biderkatuko da eragiketa honetatik ateratzen den koefizientearekin: baliozkotutako erlauntzen kopurua zati bazkideen erlauntz guztien kopurua.
–1.2 ekintzaren kasuan ("Prestakuntza ikastaroak eta etengabeko prestakuntza antolatzea, egitea eta horietara joatea–online prestakuntza barne–, batez ere aurreko atalean adierazitako gaiei buruzkoa bada, barne direlarik prestakuntza ikastaroak in situ artatzeko bidaiak. Prestakuntza hori erlezainentzat, erlezainen elkarte eta taldeetako espezialistentzat eta teknikarientzat izanen da, bai eta erlezainen elkarte eta taldeen erlezaintza laborategietako langileentzat ere"), erlezainen kooperatiben edo elkarteen gastu baliozkotuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa biderkatuko da eragiketa honetatik ateratzen den koefizientearekin: baliozkotutako erlezainen kopurua zati elkartutako erlezainen guztizko kopurua.
–1.3 ekintzaren kasuan ("Dibulgazio teknikorako sistemak"), zenbatekoa kalkulatzeko honako eragiketa hau eginen da: dibulgazio material bakoitzaren kostua bider digulgazio hori jaso duten erlezain baliozkotuen kopurua.
–1.4 ekintzaren kasuan ("Erlezaintzaren arloko osasun defentsarako elkarteetarako eta erlezainen elkarteetarako administrazio langileak kontratatzea, horren barruan delarik bai horrelako langileen zuzeneko kontratazioa, bai haien zerbitzu espezializatuen kontratazioa hirugarrenen bidez"), osasun defentsarako elkarteen gastu baliozkotuak zehazteko, onartzen diren fakturen zenbatekoa biderkatuko da eragiketa honetatik ateratzen den koefizientearekin: baliozkotutako erlauntzen kopurua zati bazkideen erlauntzen guztizko kopurua.
–1.5 ekintzaren kasuan, hots, "Erlezaintza arloko irakaskuntza arautua ematen duten ikastetxeak sortzea eta/edo hobetzea (indarrean dagoen legeriaren araberako profesionaltasun ziurtagiria)".
b) 2. esku-hartze motaren kasuan ("Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere, honako hauetara bideratutakoak barne:"):
–2.1.1, 2.1.2 eta 2.1.3 ekintzen kasuan, tratamendu edo produktu bakoitzaren zenbateko unitarioa zehazteko, aurkeztutako eta onartutako justifikazio fakturak hartuko dira oinarri, kontuan hartuta deialdi honen III. eranskinean jasotako erreferentziako kostuak, hala badagokio. Baliozkotutako gastuak, beraz, honela kalkulatuko dira: baliozkotutako erlezainek egin eta onartzen zaizkien tratamendu edo produktuen kopurua bider tratamendu bakoitzaren zenbatekoa. 2.1.1 ekintzaren kasuan, erlauntz bakoitzeko gehieneko kostua 2,5 euro/erlauntza izanen da urtean tratamendu bakarra eginez gero, eta 5 euro/erlauntza, urtean bi tratamendu egin badira. Baldin eta erlezainen batek, ekintza hau dela eta, 2022ko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean laguntza jaso badu tratamendu bakarra aplikatu duelako, deialdi honetan beste tratamendu baterako laguntza jasotzeko eskubidea izanen du, ez gehiago. Bestalde, baldin eta erlezainen batek, ekintza hau dela eta, laguntza jaso badu 2022ko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean bi tratamendu aplikatu dituelako, deialdi honetan ez du eskubiderik izanen ekintza honetarako beste laguntzarik jasotzeko.
–2.5.4 ekintzaren kasuan ("Erlauntzen erantzukizun zibileko aseguruaren kuota"), onartzen diren fakturen zenbateko unitarioa –betiere III. eranskineko erreferentziako kostuen mugarekin, hala badagokio– biderkatuko da baliozkotutako erlauntzen kopuruarekin.
–2. esku-hartze motako gainerako ekintzen kasuan, zenbateko baliozkotuak zehazteko, onartzen diren fakturen zenbatekoa biderkatuko da eragiketa honetatik ateratzen den koefizientearekin: baliozkotutako erlauntzen kopurua zati bazkideen erlauntzen guztizko kopurua. Erlezaintzako ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek egiten badute eskaera, baliozkotutako zenbatekoa baliozkotutako fakturena izanen da.
c) 3., 6. eta 7. esku-hartze moten kasuan, erlezainen kooperatibei edo elkarteei dagokienez, baliozkotutako gastuak zehazteko, onartzen diren fakturen zenbatekoa biderkatuko da eragiketa honetatik ateratzen den koefizientearekin: baliozkotutako erlauntzen kopurua zati bazkideen erlauntzen guztizko kopurua. Erlezaintzako ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek egiten badute eskaera, baliozkotutako zenbatekoa baliozkotutako fakturena izanen da.
4. Behin baliozkotutako zenbatekoak ezarrita, esku-hartze mota bakoitzean gehienez ere finantzatuko diren zenbatekoak kalkulatzeko, deialdi honen hirugarren oinarrian adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie baliozkotutako zenbatekoei.
5. Aplikatuko den gehieneko dirulaguntza honako zenbateko hauetan txikiena izanen da:
–Esku-hartze motaren arabera baliozkotutako zenbatekoen batura.
–Deialdi honetan baimendutako gastuaren zenbatekoa, ebazpen honen ebazpen zatiko 5. puntuarekin bat.
Hamalaugarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.
1. Laguntzaren zenbatekoaren erdia 2023rako Nafarroako Gastuen Aurrekontuan "Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. NBEUF" izeneko 710001-71200-4700-414212 aurrekontu-partidaren kargura ordainduko da, eta gainerako %50a, berriz, NBEUF lerro hauen kargura:
–080202020001370010002000002 lerroa, "1. esku-hartze mota: erlezainei eta erlezainen elkarteei aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokiak elkarri trukatzeko zerbitzuak, are sareetako lankidetza-jardueren bidez ere".
080202020002370010001000002 lerroa, "2.1 esku-hartze mota: erlauntzen inbaditzaileen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, batez ere barroosiaren aurka".
–080202020002370010003000002 lerroa, "2.2 esku-hartze mota: fenomeno klimatiko kaltegarriek eragindako kalteak prebenitzea eta baldintza klimatiko aldakorretara egokitutako kudeaketa-praktiken garapena eta erabilera sustatzea".
–080202020002370010004000002 lerroa, "2.3 esku-hartze mota: Europar Batasuneko erlauntzak birpopulatzea, erleen hazkuntzaren bidez bereziki".
–080202020002370010005000002 lerroa, "2.4 esku-hartze mota: transhumantzia arrazionalizatzea".
–080202020002370010002000002 lerroa, "2.5 esku-hartzea: aktibo ukigarrietan eta ukiezinetan egindako inbertsioak".
–080202020003370010002000002 lerroa, "3. esku-hartze mota: laborategiei zuzendutako ekintzak erlezaintzako produktuen analisiak egin ditzaten, erleen galera edo produktibitatearen jaitsierak saihesteko, eta erleentzat toxikoak izan daitezkeen substantzien analisiak egiteko".
–080202020006370010002000002 lerroa, "6. esku-hartze mota: sustapena, komunikazioa eta merkaturatzea, merkatua zaintzeko ekintzak eta jarduerak barne, bereziki kontsumitzaileak erlezaintzako produktuen kalitateari buruz sentsibilizatzeko".
–080202020007370010001000002 lerroa, "7. esku-hartze mota: produktuen kalitatea handitzeko ekintzak".
Egindako gastuak eta ordainketak justifikatu eta baliozkotu ondoren ordainduko da laguntza, behar diren administrazio kontrolak eta, hala badagokio, lekuan bertan egin beharrekoak ere egin eta gero.
2. Laguntzak kobratzeko, onuradunek, laguntza emanen zaiela jakinarazi eta biharamunetik 7 egunera gehienez, laguntza ordaintzeko eskaerarekin batera, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarte egindako gastuen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte (hamabigarren oinarrian aipatuak).
Hamabosgarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.
1. Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen funtsekin ez dira finantzatuko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren babesean landa garapenerako programetan jasota dauden esku-hartzeak (programa horiek landa garapenerako laguntzari buruzkoak dira), salbu eta hiru inguruabar hauek batera gertatzen badira:
a) Inbertsioa diruz lagungarria da, bai NBEUFren esku-hartze sektorialaren esparruan, bai finantza-tresna hori programatuta dagoen landa garapenerako esku-hartzearen esparruan.
b) NBEUFren esku-hartze sektorialaren esparruan finantzatutako zenbatekoei gehituz gero LGENFren finantza-tresnaren bidezko zenbatekoa (dirulaguntza gordin baliokidea), guztizko batura horrek ez du gainditzen LGENFren esku-hartze mota horri aplikatzen ahal zaion laguntzaren gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitatea, zeina jasota baitago Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren III. tituluan.
c) Finantzaketa bikoitzaren debekuaren printzipioa errespetatzeko, NBEUFren esku-hartze sektorialaren esparruan Batzordeari aitortzen zaizkion gastuak ez dira finantzatuko edo aitortuko LGENFren finantza-tresnaren eragiketaren esparruan, ez eta alderantziz ere.
2. Aurkeztutako ekintza finantzatzeko asmoz oinarri arautzaile hauetan xedatuak dauden dirulaguntzak jasotzea bateraezina izanen da beste administrazio publiko batzuek edo estatuko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu eta xede bererako ezar dezaketen beste edozein dirulaguntzarekin.
3. Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.
Hamaseigarrena.–Kontrolak.
1. 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 59.2 artikuluaren arabera, kudeaketa eta kontrol sistema eraginkorrak ezarriko dira Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzea arautzen duen Batasunaren araudia betetzen dela bermatzeko.
2. Administrazio eta landa kontrolak eginen dira, kontuan hartuta abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren III. tituluko 3. kapituluan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez arautzen da Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema). Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko langileek eginen dituzte kontrol horiek. Esku-hartzeei buruz aurkezten diren laguntza-eskaera, ordainketa-eskaera eta bestelako aitorpen guztien administrazio kontrol sistematikoak eginen dira, eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen justifikazio dokumentazioa egiaztatuko da. Administrazio kontrolak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.
Hamazazpigarrena.–Ez-ordaintzeak, penalizazioak eta iruzurra.
1. Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.
2. Diru-itzulketen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2009 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluei jarraituko zaie.
3. Ez-ordaintzeei eta penalizazioei dagokienez, eta alde batera utzi gabe ikuskapen agintaritzak bere eskumenen esparruan gerora egin ditzakeen jarduketak, honako hau aplikatuko da:
–Irregulartasunen ondorioz bidegabeko ordainketaren bat gertatzen bada, finantza-interesen babesa bermatuko da, indarrean dagoen legeriaren arabera. Iruzurra edo zabarkeria larria gertatuz gero eta horren erantzulea onuraduna bada, NPEari aplikatu beharreko legerian aurreikusitako moduan jokatuko da.
–Ez-ordaintzeak, penalizazioak edo iruzurrak egon direla egiaztatuz gero eta horien erantzulea onuraduna izanez gero, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 59. artikuluan ezarritakoaren arabera jokatuko da, eta laguntza etetea, kentzea edo baztertzea erabakitzen ahalko da, aipatutako erregelamenduan adierazitakoaren arabera, gehienez ere ondoz ondoko hiru urtez. Zehapen hori berritzen ahalko da beste ez-betetze bat gertatuz gero.
–Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 Erregelamendu Delegatuaren 11.9 artikuluan jasotako kasuetan, laguntza berreskuratuko da.
4. 906/2022 Errege Dekretuan eta 1047/2022 Errege Dekretuan xedatutakoa betetzen ez dela atzemanez gero, penalizazioa aplikatuko zaio kasuan kasuko laguntzari, penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuan ezartzen den bezala.
Hala badagokio, jarritako penalizazioak zuzen aplikatzen direla eta zenbatekoa zuzen kalkulatzen dela egiaztatuko da.
147/2023 Errege Dekretuaren 5. artikuluan adierazten den bezala, ez da penalizaziorik ezarriko inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:
–Ez-betetzea ezinbesteko arrazoiengatik edo salbuespenezko inguruabarrengatik gertatzen denean.
–Ez-betetzea agintaritza eskudunaren edo beste agintaritza baten akats baten ondorio denean, eta ukitutako pertsonak akats hori zentzuz detektatu ezin izan duenean.
–Interesdunak, agintaritza eskudunaren iritziz, modu egokian froga dezakeenean bera ez dela betebeharrak ez betetzearen erantzulea, edo agintaritza eskudunak beste modu batean onartzen badu interesduna ez dela erantzulea.
–Ez-betetzea 1048/2022 Errege Dekretuaren 115. artikuluaren 2. apartatuan jasotako akats nabarmenen ondorio denean.
–Penalizazio bat ezartzea egokia ez denean.
Hemezortzigarrena.–Onuradunen publizitatea eta informazioa.
1. Laguntza hauen onuradunen datuak argitara emanen dira nekazaritza politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 98. artikuluari jarraikiz.
2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat (hots, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erregelamendua, indargabetu zuena 95/46/EE Zuzentaraua –Datuak babesteko erregelamendu orokorra–), datu pertsonalak direnean, onuradunek beren eskubideei buruzko informazioa jasoko dute, datuak babesteko arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko prozedura aplikagarriekin bat.
II. ERANSKINA.–ERLEZAINTZARAKO LAGUNTZA ESKATZEA ERLEZAINTZA SEKTORERAKO ESKU-HARTZEAREN ESPARRUAN
2023ko deialdia (2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra)
Izen-deiturak: | ||
NANa: | ||
Helbidea: | ||
Herria: | PK: | Probintzia: |
Telefonoa: | Faxa: | Helbide elek.: |
Erakunde hau ordezkatuz:
Erakundearen izena: | ||
IFZ: | ||
Helbide fiskala: | ||
Herria: | PK: | Probintzia: |
Telefonoa: | Faxa: | Helbide elek.: |
Markatu lauki hau, erantzuna bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi baduzu.
(*) Helbide elektronikoaren eremua bete behar da, erantzuna igorri izanaren abisua jasotzeko.
Posta elektronikoko helbidea: ________________________________________________________________
ADIERAZTEN DUT:
Betetzen ditut Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako betekizunak, horien artean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearena, eta, baita ere, aipatu artikulu horren 3 bis apartatua, kasua denean.
ESKATZEN DUT:
Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntza bat ematea Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan eta 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitarteko aldirako (bi egun horiek barne) deialdiaren esparruan. Laguntza horiek aurreikusiak daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan, non arauak ezartzen baitira estatu kideek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari dagokionez (NPEaren plan estrategikoak).
Bankuko kontuaren identifikazio datuak | ||||||||||||||||||||||||
Erakundea: | ||||||||||||||||||||||||
IBAN zenbakia | ||||||||||||||||||||||||
AURKEZTUTAKO AGIRIAK:
IFZren edo NANaren kopia.
Eginen den jardueraren memoria laburra, aurreikusitako zenbatekoak jasotzen dituena.
Administrazio publikoetan xede bererako beste laguntzarik eskatu ez edo jaso ez izanaren adierazpena.
Pertsona juridikoen kasuan, laguntzaren xede den jarduketari ekiteko erabakiaren frogagiria.
Erlezainen kooperatiben edo elkarteen kasuan, eskaeran sartu diren eta erantzukizun zibileko asegurua sinatu duten erlezainen zerrenda, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, eta erlezainen elkarteko kide guztien beste zerrenda bat. Zerrenda hori datu-base informatiko batean aurkeztuko da, eta, gutxienez, datu hauek jasoko dira bertan: sozietatearen izena, IFZ/IFK, ustiategi zenbakia, bakoitzak dituen erlauntzen errolda eguneratua eta erlauntzen guztizko kopurua.
Kasua bada, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikulua betetzen dela egiaztatzeko agiriak, 30.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen duten eskatzaileen kasuan, ebazpen honen 4. oinarriaren 5. atalean ezarritakoarekin bat.
Berariazko ukoa Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeari. Kasu horretan, eskatzaileak bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari buruzko ziurtagiria aurkeztuko du.
Berariazko ukoa Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiaztatzeari zenbat erlauntz dituen eta zein den ustiategiaren tipologia eta mota. Kasu horretan, dokumentazio hori jasotzen duten erlezaintzako ustiategiaren erregistro liburuaren orrien kopiak aurkeztu beharko dira.
Onuraduna enpresa-talde bateko kidea bada, enpresa-talde hori, hierarkian gorago dagoen enpresa nagusia eta enpresa filialak identifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztuko da (bakoitzaren izena eta BEZaren edo identifikazio fiskaleko zenbakia).
III. eranskinean ("Erreferentziako kostuak") jasota ez dauden inbertsio edo gastuetarako, zazpigarren oinarrian zehazten den bezala, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza gutxienez aurkeztu beharko dira.
..........................................(e)n, .......................(e)ko ...............................ren .........(e)(a)n.
ESKATZAILEA,
Sin.:
III. ERANSKINA.–ERREFERENTZIAKO KOSTUAK
GASTU KONTZEPTUA | Erreferentziako kostuak (BEZik gabe) |
1. esku-hartze mota: "Erlezainei eta erlezainen elkarteei1 aholkularitza, laguntza teknikoa, prestakuntza eta informazioa emateko eta jardunbide egokienak elkarri trukatzeko zerbitzuak, zehazki, sareetako lankidetza-jardueren bidez". | |
1.1 ekintza: "Teknikariak eta espezialistak zuzenean kontratatzea erlezainei eta erlezainen elkarteetako kideei informazioa eta laguntza emateko". | |
TEKNIKARIAK ETA ESPEZIALISTAK | Kostua/erlezaintza kanpaina | |
37.641,62 euro | ||
2. esku-hartze mota: Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere, 2.1 neurrira bideratutakoak barne ("Erlauntzetako inbaditzaileen eta gaixotasunen aurka borrokatzea, batez ere barroosiaren aurka"). | ||
2.1.1 ekintza: "Barroasiaren aurkako tratamenduak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak". | ||
Izen komertziala | Aurkezpen komertziala | Alearen kostua |
APIVAR (Amitraz) | Erlauntzetarako 10 zerrendako zorroa | 12,50 euro |
APITRAZ (Amitraz) | Erlauntzetarako 10 zerrenda labur | 12,65 euro |
APISTAN (TAU flubalinatoa) | Erlauntzetarako 10 zerrendako zorroa | 25,68 euro |
AMICEL (Amitraz) | 1 l-ko potoa | 87,00 euro |
2.1.2 ekintza: "Barroasiaren aurkako tratamenduak, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimenduak, erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak direnak". | ||
Izen komertziala | Aurkezpen komertziala | Alearen kostua |
APIGUARD gela (%25 timola) | 10 erretilu | 27,23 euro |
ECOXAL (azido oxalikoa) | 250 gramoko poltsa | 44,90 euro |
THYMOVAR (Timol) | Erlauntzetarako 10 zerrendako poltsa | 18,95 euro |
MASQ ACIDO FORMICO 68,2 GR (Azido formikoa) | Erlauntzetarako 2 zerrendako poltsa | 4,67 euro |
API-BIOXAL (Azido oxaliko dihidratatua) | 175 gramoko zorroa | 56,00 euro |
API-BIOXAL (Azido oxaliko dihidratatua) | 350 gramoko zorroa | 98,95 euro |
API-BIOXAL (Azido oxaliko dihidratatua) | 500 ml-ko botila | 18,00 euro |
API-BIOXAL (Azido oxaliko dihidratatua) | 5000 ml-ko botila | 100,00 euro |
OXYBEE (Aziodo oxaliko dihidratatua) | 1 l-ko botila | 33,95 euro |
VARROMED 555 ml (A. formikoa/A. oxalikoa) | 555 ml-ko flaskoa | 30,00 euro |
2.1.3. ekintza: "Erlauntzen bizitasuna areagotzeko produktuak". | ||
Izen komertziala | Aurkezpen komertziala | Alearen kostua |
APIFONDA | 2,5 kg-ko poltsak | 2,85 euro |
APIPASTA %90-BIO | 1.000 kg-tan fakturatua | 2,26 euro |
APIPASTA %90-BIO | 15 kilogramoko paketeak | 2,45 euro |
2.1.4. ekintza: "Argizaria berritzea eta egokitzea". | ||
Izen komertziala | Aurkezpen komertziala | Alearen kostua |
ARGIZARIA | kg | 8,98 euro |
ARGIZARI ESTANPATUZKO ORRIA | Orria (alea) | 0,85 euro |
2. esku-hartze mota: Aktibo materialetan eta immaterialetan egindako inbertsioak, bai eta beste ekintza batzuk ere, 2.5 neurrira bideratutakoak barne ("Aktibo ukigarrietan eta ukiezinetan egindako inbertsioak"). | ||
2.5.4 ekintza: "Erlauntzen erantzukizun zibileko aseguruaren kuota". | ||
ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA | Kostua erlauntz bakoitzeko | |
1,05 euro | ||
Iragarkiaren kodea: F2311822
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
