176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, 2023an kultura eta kirol jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 712858.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/712858).

Oinarriak onetsi ziren Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez, 2023ko abuztuaren 8an.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzea, Itzako udalerrian kultura eta kirol jarduerak egiteko 2023. urtean.

2023rako eskaerak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 11n bukatuko da.

Diruz lagunduko dira eskaera egiten den urterako programatu diren kultura eta kirol jarduerak, udalerriaren lurralde-eremuan egiteko, salbu eta, helburua edo inguruabarrak direla eta, udalerriaren barnean gauzatu ezin badira. Diruz lagun daitekeen jarduera, parte hartzeari dagokionez, Itzako herritar guztiei irekia egonen da, eta bazkide ez izatea ez da parte-hartzea ukatzeko arrazoia izanen. Jarduera diruz lagungarria 2023. urtean egin beharko da.

Deialdiaren zenbatekoa: 3.000 euro.

Oinarriak eta agiriak: http://www.municipiodeiza.es/.

Itzan, 2023ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2311979