2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Burlatako kultur entitateetarako laguntzak, 2023an arte eta kultur jarduerak egiteko. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 710790.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/710790).
1. Xedea.
Deialdiaren xedea da diruz laguntzea dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, bestekin eta ospakizun tradizionalekin lotura duten kultur jarduerak, baita Burlatako udalerrian egiten diren kultur edo arte gisako jarduerak ere.
Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira honako hauek:
–Aperitiboak, bazkariak eta antzeko jarduerak, salbuetsita oso herrikoiak izanik, herritar guztientzat direnak, aldez aurretik Kulturako Patronatuak baimenduta.
–Kanpaldiak, ikastaroak, egonaldiak eta bidaiak.
–Kultur jardueren sariak, trofeoak eta gauzatan ordaintzeak.
Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 33400-4820001 partidan esleituta daudenak (diru-laguntzak emateko ohiko deialdia). Deialdia gauzatzeko aurrekontuan diru-izendapen aski izan beharko da beti.
2. Baldintzak.
Laguntza hauen onuradunek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:
a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea.
b) 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako elkartea izatea.
c) Egoitza eta helbide fiskala Burlatan izatea.
d) Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeei.
3. Eskaerak noiz eta non aurkeztu.
3.1. Deialdiaren oinarriak ikusgai egonen dira Udalaren web-orrian (www.burlada.es) eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, eta haren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
3.2. Eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira Udalaren egoitza elektronikoan edo Burlatako udal-erregistroetan, azaroaren 6ko 14:00ak arte.
Burlatan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2311858