2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Deialdia, Baztango elkarteek 2023. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 712669.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/712669).
2023ko abuztuaren 9ko 2022/256 Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Dirulaguntza hauen onuradunek ondoko betebehar hauek dituzte:
1.–Irabazi asmorik gabeko elkartea izatea.
2.–Zerga egoitza eta helbide soziala Baztanen izatea.
3.–Zerga eta Gizarte Segurantzako ordainketa egunean izatea eta Baztango Udalarekin zorrik ez izatea.
4.–Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak. III. eranskinean jasotakoaren arabera (eskakizuna: 4).
Onuradunek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
1. betebeharra.–Elkartearen estatutuen aurkezpena. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu. III. eranskina ikusi.
Bigarrena.–Xedea.
Kultur jarduerak antolatzeko dirulaguntza ematea, betiere, ondoko ezaugarri hauek badituzte:
a) Euskararen erabilerari laguntzen diotenak izatea.
b) Formakuntzak (ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak...).
c) Sormen lanak (erakusketak...).
d) Artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo antzeko izaera duten bertze batzuk.
e) Herritar guziendako irekiak izatea.
f) Genero-berdintasuna eta/edo emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa sustatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 22.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara edo telematikoki, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.baztan.eus/eu/introduccion/) edo edozein erregistro ofizialetan.
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 10era arte izanen da, egun hori barne.
Baztanen, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2311868