176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena, Amandrea plaza birgaitzeko obrak direla-eta

Altsasuko Udaleko alkateak, abuztuaren 8an, honako ebazpen hau eman du:

Alkatetzaren 1431/2023 Ebazpena, abuztuaren 8koa, zeinaren bidez bigarren aldiz luzatzen baita Altsasuko Amandrea plaza birgaitzeko obrak gauzatzeko epea.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 12an hartutako erabaki baten bidez, Lacunza Hermanos SL enpresari adjudikatu zitzaion Amandrea plazaren birgaitze integralerako obrak gauzatzeko kontratua. Obrak gauzatzeko epea 6 hilabetekoa zen, zuinketaren egiaztapenaren akta sinatzen zenetik aurrera. Akta hori 2022ko azaroaren 30ean sinatu zen; hortaz, obrak 2023ko maiatzaren 30ean amaitzea aurreikusten zen.

Alkatetzaren ekainaren 16ko 1070/2023 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Amandrea plaza birgaitzeko obrak gauzatzeko epea luzatzea onetsi zen. Epe berria, beraz, 2023ko uztailaren 31n amaituko zen.

Alkatetzaren ekainaren 28ko 1157/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak.

2023ko uztailaren 31n, Lacunza Hermanos SL enpresak obrak gauzatzeko epea bigarrenez luzatzeko eskaera egin zuen –2023ko abuztuaren 31ra arte, hain zuzen–. Obren zuzendaritzak aldeko txostena eman zuen 2023ko abuztuaren 2an.

Kasu honi dagokion administrazio-egintza emateko Tokiko Gobernu Batzarrak duen eskumena Alkatetzak bereganatzea komeni da eraginkortasunari lotutako arrazoiak direla eta. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen hori, bilkurarik eratu eta deitu behar ez duen organo batek, hain zuzen. Enpresa kontratistari ahalik eta lasterren jakinarazi behar zaio epea luzatzeko baimena eman zaiola, eta horregatik bereganatuko du alkatetzak aipatu eskumena.

Horrenbestez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduren 43., 44., 45., 114.etik 118.era, 120. eta 121. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena kontratazioaren arloan, Altsasuko Amandrea plaza birgaitzeko obrak gauzatzeko epea luza dadin baimentzeko.

2. Alkatetzak bere gain hartzen du obra horiek gauzatzeko epea luzatzeko baimena emateko eskumena, eta, hortaz, obrak gauzatzeko epea bigarrenez luzatzea onesten du. Epe berria, hain zuzen, 2023ko abuztuaren 31n amaituko da.

3. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Betiere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da administrazio-egintza hau sinatzen den unetik.

4. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

5. Erabaki hau jakinaraztea kontratistari, eta igortzea obren zuzendaritzari, Amandrea plazako jabekideei eta Udaleko Hirigintzako eta Ogasuneko arloei, dagozkion ondorioetarako.

Altsasun, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2311719