176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

PUIU

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Puiuko udalak, Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 10eko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau eta hura arautzeko oinarriak onetsi zituen:

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproben bidez, Puiuko Udaleko zerbitzu anitzetako lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Deialdiaren oinarriak Puiuko Udalaren egoitza elektronikoan daude: https://pueyo.sedelectronica.es.

Puiun, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2311744