176. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Akats zuzenketa, Bakaikuko eta Iturmendiko udaletan administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren azaroaren 29ko 82/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Bakaikuko eta Iturmendiko udaletako administrari-ofizialaren lanpostu hutsa oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Deialdi hori arautzen duten oinarriak 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 19an. Ikusi da oinarri horietako 4. apartatuan akats bat dagoela. Izan ere, zera dio: hautapen-prozesu horretan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dutela eskabidea.

Hor, baina, akatsa dago, eta zuzendu egin behar da, eskabidearen eredua ez baitago II. eranskinean, baizik eta I. eranskinean.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta Udalaren webgunean eta Bakaikuko eta Iturmendiko udaletako iragarki-tauletan argitara dadila agintzea.

Ondorioz, horrekin guztiarekin eta alkatetza honi emandako ahalmenak baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea deialdirako onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat Bakaikuko eta Iturmendiko udaletan.

Bigarrena.–Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak eskaerak aurkeztu ziren modu berean aurkeztuko dira; hau da, modu telematikoan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren webgunean eta Bakaikuko eta Iturmendiko udaletako iragarki-tauletan argitara dadin agintzea.

Laugarrena.–Bakaikuko eta Iturmendiko udaletan administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian egindako akats zuzenketa argitaratzea.

Iturmendin, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

DEIALDIA, BAKAIKUKO ETA ITURMENDIKO UDALETAN ADMINISTRARI-OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO. ONARTU ETA BAZTERTU DIREN IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

–Izangaiaren NAN zenbakia

72669169W

72689345F

72675480B

44642375L

72685414D

72808455T

72823868A

44637895R

72668135A

72674188F

44681031N

44629736F

73456064K

73452428L

72824926A

44647596L

44647597C

72707507E

33434515J

33440636Q

44649335X

–Izangai baztertuak:

72677457X

Deialdian parte hartzeko eskabidea ez dago sinatua.

44637030X

Ez du aurkeztu deialdian parte hartzeko eskabidea.

44633004D

Ez du aurkeztu deialdian parte hartzeko eskabidea.

Iragarkiaren kodea: L2311635