174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

140C/2023 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko Smile Point SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Berriobeitiko Smile Point SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101822012021), erregistro honetan 2023ko maiatzaren 11n sartu zena, enpresaren ordezkariek eta enpresako sindikatuen ordezkariek 2023ko martxoaren 22an sinatua.

Dokumentazioa zuzentzeko errekerimendua egin zen maiatzaren 24an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko ekainaren 13an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Smile Point SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101822012021.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Hirugarrena. Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko uztailaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Smile Point SLren II. hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2311098