174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

139C/2023 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Empark Aparcamientos y Servicios SA enpresaren Nafarroako lantokietarako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Empark Aparcamientos y Servicios SA enpresaren hitzarmen kolektiboa, Nafarroako lantokietakoa, aztertu da (kode zenbakia: 31101072012016), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2022ko abenduaren 22an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2022ko ekainaren 20an sinatuta.

Zuzentzeko eskaera egin zen maiatzaren 2023ko urtarrilaren 12an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko ekainaren 6an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Empark Aparcamientos y Servicios enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101072012016).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko uztailaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Empark Aparcamientos y Servicios SA enpresaren hitzarmen kolektiboa, Nafarroako lantokietarako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2311099