174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gordailuak eratzea

2023ko abuztuaren 9an, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 22/2023 ebazpena eman du; hona hemen haren testu osoa:

Gordailuen Kutxa Orokorrean berme edo gordailu bat eratzea jarduera instrumental edo izapide-jarduera bat da, prozedura nagusi bat betetzeko: kontratu bat, nahitaezko desjabetze bat, dirulaguntza bat edo bestelako administrazio-jarduera bat. Prozedura hori ekonomikoa da, eta botere publikoek babestu beharreko interesa izan nahi du. Horrenbestez, beharrezkoa da Gordailuen Kutxa Orokorrak ahalbidetzea zerbitzatzen duen prozedura nagusia eta horren xedea atzerapenik gabe eta modu eraginkorrean bete dadin.

Prozedura bat artikulatu beharra dago, eskudiruzko gordailuak kudeatzen laguntzeko, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak jarduerak gauzatu ahal izateko. Arautu beharra dago nola eratuko eta nola deuseztatuko diren gordailu horiek.

Gordailu horiek eratzea eta deuseztatzea joko dira Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak egindako kobrantza eta ordainketatzat.

Gordailuak zer eratako jarduketari dagozkion, jarduketa hori gauzatzeko eskumena duen Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen organoa arduratuko da aipatu bezala eratutako gordailuak kontrolatzeaz, kudeatzeaz eta erregistratzeaz.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuen 15. artikuluak ezartzen duenez, mankomunitateburuak dituen eskudantzien artean honako hauek daude:

f) Aurrekontuen proiektuak prestatzea, gastuak xedatzea bere eskumeneko mugen barrenean eta ordaintzeko agintzea, diru-sarrerak egitera behartzen duten dokumentuak baimentzea eta kontuak ematea. Garapena eta kudeaketa ekonomikoa, onetsitako aurrekontuaren arabera.

Horregatik,

EBATZI DUT:

Lehena.–Gordailuak eratzeko baimena ematea partikularrei, este partikularren eskura jartzeko, gordailu horien xedea denean Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen organoek bere gain hartutako betebeharrak gauzatzea.

Era berean, gordailuak Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen organoek eratu ahalko dituzte partikularren alde.

Bigarrena.–Ondorio horietarako, kasuan kasuko prozedura administratiboa egiazki betetzen dela aitortu behar duen organo kudeatzaileak ordainketa-gutuna emanen du.

Hirugarrena.–Gordailuak eratzeko, horien zenbatekoa sartuko da Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Diruzaintzan. Gordailua eratutzat joko da aipatu diruzaintzan sartzen den unetik.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen organo bati badagokio gordailu bat eskudirutan eratzeko betebeharra, gordailua eratutzat joko da horretarako aitortzen den aurrekontu-betebeharra ordaintzen denean. Ordainketa hori eginen da formalizazio bidez ordaintzeko barne-mekanismoak erabilita.

Organo kudeatzaileek eskudirutan eratutako gordailuak erregistratu eta kontrolatu beharko dituzte.

Laugarrena.–Dagokion organoak erabakiko du gordailua deuseztatzea, horretarako ezarritako baldintzak betetzen direnean. Behin erabaki hori hartuta, eta Kontu-hartzailetzak fiskalizazioa egin ondoren, dagokion ordainketa eginen da dagokion hirugarrenaren alde.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzu ekonomikoei, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Urrotz-Hirian, 2023ko abuztuaren 9an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2311681