2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZURUKUAINGO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Kontzejuak, 2023ko maiatzaren 26an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:
Hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen dituena Zurukuaingo mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.
Espedientea interesdunen eskura egonen da Zurukuaingo Kontzejuko Idazkaritzan.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta epe horretan ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.
Zurukuain Deierrin, 2023ko abuztuaren 3an.–Kontzejuburua, Edurne Larumbe Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2311397