174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2023ko maiatzaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza (2015eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 14an).

Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatutako arauaren indargabetzea, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Untzuen, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2311382