174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Aldaketa, Trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2023ko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Torres del Rioko trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Torres del Rioko trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Torres del Rion, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2311577