174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2024ko lan-egutegia

Torres del Rioko Udalak, 2023ko uztailaren 31n egin osoko bilkura berezian, 2024rako lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Alkateak 2024ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa). Hona hemen:

Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Torres del Rioko gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 14a: La Cruz (herriko jaieguna).

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2024. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Torres del Rioko Udaleko iragarki-taulan.

Torres del Rion, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2311403