2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUBITZAKO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera
Subitzako Kontzejuak, 2023ko abuztuaren 7ko bilkura berezian, erabaki zuen laboreetarako herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko prozedura hastea.
Entitateko taulan argitaratutako iragarkian ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate onuradunen titularrek eta interesdunek Subitzako Kontzejuaren egoitzan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta betetzeko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan xedatutakoa.
Subitzan, 2023ko abuztuaren 9an.–Kontzejuko burua, Diego Vela Macaya.
Iragarkiaren kodea: L2311679