2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Kirol, kultur eta prestakuntza jardueren prezio publikoak. 2023-2024 ikasturtea
Orkoiengo Udalak, 2023ko uztailaren 26an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen kirol, kultur eta prestakuntza jardueren programazioa 2023-2024 ikasturterako, baita hartarako prezio publikoak ere, eta argitaratu egiten da, orok jakin dezan.
Orkoienen, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
JARDUEREN PROGRAMAZIOA 2023-2024. PREZIOAK
Kirol jardueren prezioa
HAURRENTZAKO KIROL JARDUERAK |
JARDUERA | 1. TARIFA ERROLDATUA (euroak) | 2. TARIFA ABONATUAK (euroak) | 3. TARIFA ERROLDATU GABEA (euroak) |
GUZTIAK | 57 | 74 | 91 |
IGERIKETA |
JARDUERA | 1. TARIFA: ERROLDATUA ETA ABONATUA (lauhilekoa, eurotan) | 2. TARIFA ERROLDATUA EDO ABONATUA (lauhilekoa, eurotan) | 3. TARIFA ERROLDATU GABEA (lauhilekoa, eurotan) |
IGERIKETA Egun bat (45 minutu) | 68 (egun bat) | 77 (egun bat) | 109 (egun bat) |
PERTSONA HELDUEI ZUZENDUTAKO KIROL-JARDUERAK, UDALEKO KIROL-ZERBITZUAK ANTOLATUAK |
JARDUERA | 1. TARIFA ERROLDATUA ETA ABONATUA (euroak) | 2. TARIFA ERROLDATUA EDO ABONATUA (euroak) | 3. TARIFA ERROLDATU GABEA (euroak) | TARIFA 4 ORKOIEN GAZTE KUOTA (euroak) |
GIMNASIA LEUNA + 60 | 58 | 58 | 93 | - |
FITNESS MANTENTZEA | 163 | 175 | 248 | 131 |
Kultur eta prestakuntza jardueren prezioa
JARDUERA | ERROLDATUA (euroak) | GAZTE KUOTA (14-30 urte) (euroak) | ERROLDATU GABEA (euroak) |
ARGAZKIGINTZA IKASTAROA | 115 | 86 | 174 |
ZURA LANTZEA | 115 | 86 | 174 |
ARTE TAILERRA | 163 | 122 | 248 |
ANTZERKI TAILERRA | 115 | 86 | 174 |
DANTZA LATINOAK | 115 | 86 | 174 |
DANTZA AFRO-BRASILDARRA | 74 | 54 | 90 |
JARRERA BERRANTOLATZEA | 163 | 122 | 248 |
JARDUERA GUZTIETARAKO HOBARIAK
–Tarifan %10eko hobaria izanen dute familia ugariek, %33tik gorako desgaitasuna dutenek eta iraupen luzeko langabeek, egiztagiriak aurkeztu ondoren.
–Tarifan %50eko hobaria izanen dute errenta bermatua jasotzen duten familia unitateek edo Nafarroako Gobernuak antzekotzat jotako egoeraren batean daudenek. Inguruabar hori behar bezala frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
–Tarifan %15eko hobaria izanen dute premia bereziak dituztenek (osasun mentala, Administrazioak esku hartu beharra adingabeen zaintzan, genero indarkeria eta adingabeei lotutako esku-hartze edo salaketa judiziala) eta/edo esku hartze programa batean (familiari edo gizarte-gatazka bati lotuta) daudenek, baldin eta oinarrizko gizarte zerbitzuak adierazi badu babesgabetasunerako arriskua dagoela.
Azken bi hobarien kasuan, dagozkien inguruabarrak behar bezala egiaztatu behar dira, eta diagnostikoan eta tratamenduan parte hartu duten zerbitzuetako profesionalek aldeko txostena eman behar dute (osasun mentaleko zentroak, emakumeendako arreta zerbitzuak, adingabeen babesean espezializatutako zerbitzuak edo oinarrizko zerbitzuak).
Hobariak ezin dira metatu.
Iragarkiaren kodea: L2311645