174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2023ko maiatzaren 18ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, argitaratu zena 2015eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatutako arauaren indargabetzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa, eta artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Oloritzen, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2311390