174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, lurraren kontribuzioaren 2023ko zerga-tasan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2023ko uztailaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehena: Hasiera batez onestea lurraren kontribuzioaren 2023ko zerga-tasa: %0,25.

Bigarrena: Espedientea Udaleko Idazkaritzan dago, eta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, epe horretan aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, ulertuko da behin betiko onetsi dela eta erabakia irmoa dela.

ZERGA-TASAK:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

Olaztin, 2023ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2311580