174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Crossfit boxa

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean iragarki hau argitaratzen den egunetik, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Crossfit Piratas SL.

Jarduera: crossfit boxa.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Tokia: Talluntxe poligonoa, B kalea 28, Noain; katastroko 2/664 lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2023ko abuztuaren 14an.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2311864