174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Mendabiako Udalak, 2023ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkantea egitea lurrak errentan emateko: Planhermosa parajeko lehorreko herri-lurren zazpi lote, zortzi urterako.

Enkantea udaletxean eginen da irailaren 11n, astelehenez, 12:00etan. Enkantean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da frogatzea hirurehun euroko behin-behineko bermea jarri izana, eta inolako zorrik ez izatea Mendabiako Udalean.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria eta loteen zerrenda interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Mendabian, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2311752