2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko maiatzaren 24an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, aho batez:
1.–Onartzea José Javier Huarte Huartek aurkeztutako ukoa, eta onartzea, orobat, herri-larreak adjudikatzeko espedientearen hasiera, eman gabe gelditu diren lurzatietarako.
2.–Berrestea bazkalekuetarako 2021eko abuztuaren 25eko osoko bilkuran onetsitako prezioak.
3.–15 eguneko epea irekitzea, erabaki hau argitaratzen den egunetik, eskaerak aurkez ditzaten baldintzak betetzen dituzten interesdunek.
4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Eskabideak Udal erregistroan aurkeztuko dira, Udaleko Idazkaritzan eskura dagoen ereduaren araberakoak, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Lizoainen, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2311734