174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2633/2023 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko lanpostuak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean ingeniari teknikoaren lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 2046/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 13an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 17an emandako 2542/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakar batek ere ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko lanpostuak bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen 10 lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdikoak, izangai bakar batek ere ez baitu lanposturik aukeratu.

2. Lekualdatze lehiaketan bete gabe gelditu diren 10 lanpostu hutsak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, eta halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA.–LEKUALDATZE LEHIAKETAN BETE GABE GELDITU DIREN INGENIARI TEKNIKOEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDATZEETARAKO)

ARAUBIDE
JURIDIKOA

SEXU
DELITUEN
ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

68641

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INST.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

68642

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INST.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

62537

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

66488

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

66602

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

70553

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

70033

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

ELKANO

MISTOA

64056

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

72296

OSASUN DEP.

REINA SOFÍA OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

68725

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2311443