174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lesakako Udalak, behar bezala baimenduta, iragarri du gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa, honako baso-lote hauen aprobetxamendua adjudikatzeko (PEFC 129/2012 baso-ziurtagiria):

1. lotea:

–Alderdiak: Kopa, Aialde, Domiko Xelai, Ikatzulo, Zumarra, Piperrola, Antxumategi, Otsango eta Frain.

–Espezieak: P. nigra (larizio pinua), L.kaempferi (alertzea), Q. rubra (Ameriketako haritza), Castanea sp (gaztainondoa), R. pseudoacacia (arkazia).

–Bolumena: 7.259,38 m³ (5.706,40 m³ zur eta 1.552,98 m³ enbor txiki).

–Zuhaitz kopurua: 8.467.

–Tratamendu mota: bakantzea eta arraseko mozketa.

–Hasierako prezioa: 161.388,79 euro, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian jasotako erantzukizunpeko adierazpena. Horretarako epea izanen da Nafarroako Kontratazio Atarian ezarritakoa.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazio Atarian daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lesakan, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2311468