174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2023rako karga-tasak. Behin betiko onespena

Leitza Udalak, 2022ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2023rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea jendaurrean egonen zen 30 egun baliodunean, 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta egoki juzgatzen zituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

2023rako karga-tasak

  • Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,39.
  • Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).
  • Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

–Igoeraren urteko portzentajeak:

  • Koefizientea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

SORTZE-ALDIAK

KARGA-TASA

Urtebetetik behera

%8,35

Urte bat

%8,35

2 urte

%8,35

3 urte

%8,35

4 urte

%8,35

5 urte

%8,35

6 urte

%8,35

7 urte

%8,35

8 urte

%11

9 urte

%17

10 urte

%17

11 urte

%17

12 urte

%17

13 urte

%17

14 urte

%17

15 urte

%17

16 urte

%17

17 urte

%17

18 urte

%11

19 urte

%11

20 urtetik gora

%8,35

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Leitzan, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, David Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2311671