174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Balkoiak eta terrazak ixtea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2023ko abuztuaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea bere udal-mugartean Balkoiak eta terrazak ixtea arautzen duen ordenantza. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2023ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2311573