174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ezkurrako Udalak, 2023ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2023 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.

Iragarkia 2023ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an, argitaratu zen, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1. Aparteko kreditua.

GASTUAK:

1–1-4190-69200 Herriko abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko inbertsioa: 37.569,11 euro.

FINANTZAKETA:

1-4548002 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 15.632,41 euro.

1 8700000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 21.936,70 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Ezkurrako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ezkurran, 2023ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2311589