2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk efektu ez-erabilgarritzat deklaratzeko espedientea hastea
Alkatetzak 2023ko abuztuaren 1ean emandako 478. Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Espedientea hastea efektu ez-erabilgarritzat deklaratzeko udaltzainburuaren txostenean jasotako ondasunak, gero horiek zuzenean besterentzeko edo suntsitzeko, izapidetzearen emaitzaren arabera.
Udaltzaingoaren alorrari atxikitako ibilgailua: 7339 FFJ.
Udaltzaingoaren alorrari atxikitako ibilgailua: 7579 FFJ.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea udaltzaingoari eta haren berri ematea Osoko Bilkurari, berrets dezan.
Interesdunei aditzera ematea espedientea eskura dutela udal bulegoetan.
Lizarran, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2311600