174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Erabili ezineko efektu deklaratzea Udalaren titulartasuneko ibilgailu bat. Jendaurrean jartzea

Lizarrako Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Espedientea hastea erabili ezineko efektu deklaratzeko Lizarrako Zerbitzuetako buruaren txostenean jasotako ondasuna, gero hura zuzenean besterentzeko edo suntsitzeko, izapidetzearen emaitzaren arabera:

Zerbitzuen alorrari atxikitako ibilgailua: 9392BVS.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunei aditzera ematea espedientea eskura dutela udal bulegoetan.

Lizarran, 2023ko uztailaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2311599