174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Estudioa: tatuajea, mikropigmentazioa eta piercing-ak

Aditzera ematen da ezen ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).

Sustatzailea: Iranzu Balbuena, Gonzalo.

Jarduera: merkataritzako lokala, osasun arlokoa ez dena, egiteko tatuajeak, mikropigmentazioak eta piercing-ak.

Tokia: Ramón y Cajal, 31 behea (Cabanillasko 2. poligonoko 219. lurzatia).

Cabanillasen, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2311658