174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Bigarren aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2023ko abuztuaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Burlatan, 2023ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2311812