2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
"Baztango garbigunea Iruritan" proiektua eta proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2023ko uztailaren 20an egindako ezohiko osoko bilkuran, 4. puntuan honako hau erabaki zuen:
1.–"Baztango garbigunea Iruritan" proiektua behin betiko onartzea, bai eta proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onarpen horretan, herri-onurako deklaratzea eta okupatu beharra inplizituki geratuko dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Baztango Udaleko iragarki-oholean paratzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
3.–Erabaki hau kaltetuei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Baztanen, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
ERAGINDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
FINKAREN KODEA | TITULARRA(K) | KALTETUTAKOA | KATASTROA |
Behin betiko okupazioa | Poligonoa | Lursaila | Azalpena |
BAZTAN (IRURITA) |
IRU-01 | Inmobiliaria Mendinueta S.L. | 1.907,55 | 14 | 493 | Lehorra-ez produktiboa |
IRU-02 | Inmobiliaria Mendinueta S.L. | 182,03 | 14 | 534 | Hiri-lurzorua |
IRU-03 | Severo Galarregui Gortari Manuela Blanco Hidalgo | 753,04 | 14 | 444 | Lehorra-belaia |
Iragarkiaren kodea: L2311961