174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Xehetasun-azterketa Barasoaingo 1. poligonoko 406. eta 407. lurzatietan (Navarro doktorearen kalea 7-9, Larralde etxea zena). Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa bat hasiera batez onetsi zen 2023ko martxoaren 4an, Barasoaingo 1. poligonoko 406. eta 407. lurzatietan (Navarro doktorearen kalea 7-9, Larralde etxea zena). Sustatzailea Barasoaingo Udala izan zen, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Bateginaren 72. eta 74. artikuluekin bat.

Jendaurreko informazioan jarri zen 20 egunean, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoren 2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (martxoaren 23koan), baita 2023ko martxoaren 23ko Diario de Noticias eta 2023ko martxoaren 24ko Diario de Navarra egunkarietan ere.

Ez zen alegaziorik egin, eta, beraz, behin behiko onetsi zen 2023ko ekainaren 15eko osoko bilkuran.

Barasoainen, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311596