174. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nabea handitzea, zurgintza lanetarako eta ikastaroetarako

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Iosu Redondo Molinero.

Jarduera: nabea handitzea, zurgintza lanetarako eta ikastaroetarako.

Tokia: K kalea 29, Mutiloa.

Mutiloan, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2311399