173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da 2023ko aurrekontua, 2023ko maiatzaren 3an egindako bilkuran hasiera batez onetsia (onespen hori 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean). Hona hemen laburpena:

2023KO AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 336.765,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 360.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 115.730,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 317.014,85 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 460,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.796.105,15 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.926.075,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 337.585,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 244.265,39 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 261.168,61 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.083.056,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.926.075,00 euro.

Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arakilen, 2023ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2311829