173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

1. Alkateak dedikazio esklusiboko araubidea izanen du eta bere urteko ordainsari gordina 43.950 euro izanen da, 14 hilekotan banatua. Udalak eginen du Gizarte Segurantzako kotizazioa.

2. Ondoren adierazitako bilkura-sariak ezartzea udal organoetara joateagatik (osoko bilkurak, Gobernu Batzarrak eta informazio batzordeak):

–Osoko Bilkurako eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak edo informazio batzordeetako burutzak: 500 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro bi hilean behin.

–Gainerako udalkideak: 325 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 650 euro bi hilean behin.

Benetan joateagatiko bilkura-sari horiei PFEZeko atxikipena eginen zaie.

3. 2023ko ekainaren 17an izendatutako behin-behineko langileen ordainsariak:

–Udaltzainburua: indarrean dagoen ekitaldirako aurrekontuetan ezarritakoaren arabera, udaltzainburuak izanen duen urteko ordainsari gordina 52.500 euro izanen da, eta jasotzen ahalko ditu funtzionario izateagatik dagozkion ordainsari pertsonalak.

–Lan eta giza-baliabideetako aholkularia: ordainsaria izanen da "1013 Giza-baliabideen zuzendaritza" lanposturako plantilla organikoan ezarritakoa: lanpostua A mailakoa da, lanpostuaren osagarrai %32 da eta lanaldiaren luzapeneko osagarria %10.

4. Dedikazioa duten udalkideen eta behin-behineko langileen ordainsariak urtero eguneratuko dira, Antsoaingo Udalaren zerbitzura dagoen gainerako langileen baldintza berdinekin.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Antsoainen, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2311653