2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Alkatetzaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak baimena ematen dio alkateari bere eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan ezarritako mugekin.
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehena.–Alkatetzaren honako eskudantzia hauek Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea:
Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuaren arabera, hau da, baimena, xedapena eta ordainketa burutzea honako arlo hauetan azaltzen diren muga-ekonomikoen barruan:
- Kontratazio eta lagapenei dagokienez, dagokion BEZa kenduta, Kontratuei Buruzko Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa baino aurrekontu handiagoa duten espedienteak (40.000 euro baino gehiagoko obrak eta 15.000 baino gehiagoko zerbitzu eta hornidurak barne hartzen dituztenak).
- Dirulaguntzei dagokienez, horiek arautzen dituen ordenantza orokorreko 9. artikuluak honako hau ezartzen du: "Udalbatzaren Gobernu Batzarra da ordenantza honetan aipatu deialdiaren oinarriak onetsi, argitaratu, zuzendu, luzatu edo deuseztatzeko organo eskuduna, baita dirulaguntzak ematea edo ukatzea erabakitzeko ere eta haien zenbatekoa zehazteko, behar den informazio batzordeak txostena egin ondoan".
–Fakturak ordaintzeko baimena ematea, Gobernu Batzarraren esku utzitako espediente eta gastuen ordainagiriei dagozkionak.
–Lan eskaintza publikoa onestea, baita langileak hautatzeko proben oinarriak ere.
–Onestea planeamendu orokorra garatzeko tresnak, Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako proiektuena eta urbanizazio proiektuena ere.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta haren berri ematea Udalbatzari, horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Antsoainen, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2311651