173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkateordeak izendatzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 46. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izendatzea Aritz Ayesa Blanco, Carlos Jiménez Sarasa, Javier Andueza Garcés eta Silvia Miranda Iriarte Udal honetako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren alkateorde, hurrenez hurren.

Aipatu alkateordeek indarrean dagoen araudian ezarrita dituzte eskudantziak eta eginkizunak.

Hirugarrena.–Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari egiten duen lehen bilkuran, eta banan-banan jakinaraztea izendatuei. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baina izendapenek ebazpen honen datatik biharamunean izanen dute eragina.

Antsoainen, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2311649