2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Gora jotzeko 23-01258 errekurtsoa, lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz
Iragarki honen bidez jakinarazten da Iñaki Mentxaka Berra jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, lehendakariaren 159/2023 Ebazpenaren aurka, 532/2022 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa ez onartzeari buruzkoa.
Errekurtsoan epaimahaiari eskatzen zaio alda dezala 532/2022 Ebazpena, eta merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko deialdian beste peoi-gidari plaza bat sar dezala. Halaber, 159/2023 Ebazpena ez onartzeko eskatzen du, ebazpen horrek hark jarritako errekurtsoa ezesten baitu.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez, interesdun diren pertsona edo erakunde guztiak epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, interesdun gisa, errekurtsogilearen uzien aurka egin nahi badute. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Lakuntzan, 2023ko uztailaren 27an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2311425