2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Honen bidez aditzera ematen da Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko apirilaren 18an hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuela plantilla organikoaren eta langile-zerrendaren espedientea.
Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erriberrin, 2023ko abuztuaren 9an.–Jarduneko mankomunitateburua, Nerea Monsegur Rivas.
Iragarkiaren kodea: L2311666