173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo egonen baita 2023ko abuztuaren 9tik 15era bitarte, biak barne, beharrezkoa da haren ordezkoa izendatzea, eta, beraz, Udal honetako alkateorde Ana Cirauquiren esku utzi dira haren eginkizunak.

Alesbesen, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2311684