173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2023ko uztailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023rako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Urdazubin, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2311676