2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Gora jotzeko 23-01239 errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz
Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 23-01239 errekurtsoan interesdun direnei. ELA, UGT, Solidari eta LAB sindikatuetako ordezkari eta Langileen Batzordeko kideek jarri zuten errekurtsoa: Mikel Ziordia Osta., Antonio Pérez Omeñaca, Francisco Javier Arriazu Fernández, María Antonia Gracias Enériz eta Daniel Martínez Moreno. Errekurtsoa Tuterako Udalak 2023ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurkakoa zen, zeinaren bidez alegazioak ezetsi eta 2023ko plantilla organikoa behin betiko onesten baitzen.
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (udaletxeko beheko solairuan).
Tuteran, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2311624