173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

16/2023 Dekretua, abuztuaren 8koa.

Tafallako Udaleko alkatearen funtzioak Gonzalo Ibarrola Inchusta alkateordeari eskuordetzea, 2023ko abuztuaren 22tik irailaren 3ra bitarte, biak barne.

Tafallako Udaleko Alkatetzako titularra kanpoan egonen da, justifikatutako arrazoiengatik, 2023ko abuztuaren 22tik irailaren 3ra bitarte, biak barne. Hori dela eta, eta udal zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko, titularraren ordezkapena egin behar da.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen du "alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak dioena: "alkateordeei dagozkie alkatearen eginkizunak, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean (...)".

Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateorde izendatu zen ekainaren 23ko 6/2023 Ebazpenaren bidez, 2023ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, uztailaren 21ean.

Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren funtzioak eskuordetzea Gonzalo Ibarrola Inchusta alkateordeari, 2023ko abuztuaren 22tik irailaren 3ra bitarte, biak barne, egun horietan karguaren eginkizunak gauzatu ditzan.

Bigarrena.–Aurreko eskuordetzeak ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren ediktuen taulan argitaratzea.

Laugarrena.–Dekretu hau indarrean sartuko da sinatu eta hurrengo egunean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Tafallan, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2311741