173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2023ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erromantzatuan, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2311429