173. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Aintzat hartu da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan ezarritakoa, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen bidez egindako erreformaren arabera, eta Antolaketa eta Funtzionamendurako erregelamenduko 13. artikulua. Horrekin guztiarekin, hartu zen

ERABAKIA:

1.–Deklaratzea Garesko Udaleko alkatetza kargua lanaldi osoko dedikazio esklusibokoa dela 2023ko ekainaren 17tik aurrera.

2.–Ezartzea Garesko Udalak alkateari ordainduko dion urteko zenbateko gordina 33.720,13 euro izanen dela, hamalau hilekotan. Zenbateko horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta langilearen Gizarte Segurantzaren dagokion zatia direla-eta, dagokion atxikipena deskontatuko zaio, indarrean den legediaren arabera. Udalak bere gain hartuko du, halaber, enpresaren kuotarengatik Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa. Indarrean dagoen aurrekontuko partida 1 912001000000 da, "Kargudun hautatuendako oinarrizko ordainsariak" izenekoa.

Espresuki jaso da alkateordeek ez dutela ordainsaririk jasoko alkatea ordezteagatik.

Aipatu zenbatekoa eguneratuko da Nafarroako Gobernuak bere langileendako ordainsari-tauletan onesten duen KPIaren igoeraren arabera.

3.–Erabateko dedikaziorik edo dedikazio partzialik ez duten udalbatzako kideek zenbateko hauek jasotzen ahalko dituzte: Horretarako, 1 912001000100 partida erabiliko da "Kargudun hautatuendako beste ordainsari batzuk" izenekoa.

–Osoko bilkuretara joateagatik: 40 euro.

–Informazio batzordeetara joateagatik 70 euro.

–Tokiko Gobernu eta Ogasun Batzarretara joateagatik (15 egunean behin gutxi gorabehera): 35 euro.

–Bi hilean behin gehienez ere honako zenbateko hau ezarriko da Tokiko Gobernu eta Ogasun Batzarretara joateagatik: 140 euro.

–Buruak bertaratze-akta aurkeztuko dio Udaleko Kontu-hartzailetzari, eta horrela justifikatuko da batzordeetara joan izana.

4.–Erabaki honek 2023ko ekainaren 17tik aitzina izanen du indarra. Zenbateko horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta dagokion atxikipena deskontatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

5.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garesko Udaleko iragarki-taulan.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2023ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Itziar Imaz Artazcoz.

Iragarkiaren kodea: L2311674